NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (bigarren zatia)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   4 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Edozein sektoretako enpresa txiki eta profesional autonomoek datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa, enpresa batek esku artean erabiltzen dituen datu pertsonal guztiei dagokienez.

2018ko maiatzaren 25etik aurrera, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra aplikatu beharra dago, eta edozein sektoretako enpresa guztiek legeria hori bete behar dute datu pertsonalekin jarduten dutenean.

Ikastaro honetako hartzaileek, enpresa txikiak eta langile autonomoak, datuak babesteko gaur egungo legeak jasota dituzten printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ikasiko dituzte, haien enpresako datu pertsonal guztien tratamenduei dagokionez.

(*) Datu Pertsonalak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua (Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalak tratatzeari eta horien zirkulazio askeari dagokionez).

Ikastaro osoak lau orduko iraupena izango du; hortaz, bi ikastaroetan (lehenengo zatia eta bigarren zatia) eman beharko da izena ikuspegi orokorragoa lortzeko, bigarrena lehenengoaren jarraipena baita.

 

Helburuak

  • Honako hauen berri izatea: enpresaren "erantzukizun proaktiboa" kontzeptua, arrisku-ikuspuntu zein diseinutik abiatzen den berezko pribatutasuna: zein puntutaraino da enpresa erantzulea datu pertsonalak babestearen alorrean?
  • Datuen konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta integritatea bermatzeko ezarri ditzakegun segurtasun-neurrien berri izatea, enpresa bakoitzaren tratamendu-arriskuaren arabera.

 

Edukia

  • Tratamenduaren arduradunaren erantzukizun proaktiboa.
  • Hartu behar diren segurtasun-neurriak enpresaren tratamenduetako arriskuen arabera.
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren FACILITA aplikazioa / Arriskua aztertzea / Eragina ebaluatzea
  • Datuen nazioarteko transferentziak.
  • Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriaren beste berritasun batzuk:
    • Mugak profilak egiteko unean.
    • Tratamenduaren jarduerak erregistratzea.
    • Datuen segurtasunean gertatzen diren urraketak jakinaraztea.
  • Arau-hausteak eta zehapenak datu pertsonalak babesteari dagokionez.
  • Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea: datu pertsonalak publizitate-helburuetarako / marketin mezuetarako tratatzea.

 

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: