NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ikastaroa
Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira: (Bigarren zatia)

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame

Hurrengo edizioak

  • 2017/11/27: Getxo (Bizkaia)
  • 2017/11/30: Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • 2017/12/14: Eibar (Gipuzkoa)
  • 2017/12/19: Bilbao (Bizkaia)
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Edozein sektoretako enpresa txiki eta profesional autonomoek datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa, enpresa batek esku artean erabiltzen dituen datu pertsonal guztiei dagokienez. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra 2016ko maiatzaren 25ean jarri zen indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25era arte ez da aplikatzen hasiko. Bitartean, LOPDk guztiz indarrean jarraitzen du eta aplikagarria da. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak animatu egiten ditu erakundeak prestatzen eta egokitzen joan daitezen, Erregelamendua guztiz aplikagarri denerako. Ikastaro honetan LOPDrekin bete behar dugun legezko oinarria azalduko dugu, arreta jarriz Europako Erregelamendu berriaren egokitzapenean. Gainera,zuen webgunean, merkataritza elektronikoan edo LSSiren arabera email marketin kanpainak bidaltzen dituzuenean bete behar dituzuen legezko betebeharrak ezagutuko dituzue. (*) LOPD: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa (*) Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendua ((EB) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalak tratatzeari eta horien zirkulazio libreari dagokionez) (**) LSSI: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa Gomendatzen da ikastaroaren Lehen zatia egina izatea, hau jarraipen bat da eta.

 

 

Helburuak:

• Zer segurtasun neurri ezarri ditzakegun datuen konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta osotasuna bermatzeko eta nola jaso enpresaren Segurtasun Agirian.
• Nola bete legedia email marketin bidezko bidalketetan.
• Nola idatzi Cookie politikaren legezko klausulak.
• Ahanzteko eskubidea zer den eta nola baliatzen den ezagutzea.
• Datuen nazioarteko transferentziak.
Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren nobedade nagusiak ezagutzea.

 

Edukia:

 

• Hartu beharreko segurtasun neurriak LOPD garatzeko Erregelamenduaren eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berriaren arabera.
• Neurriak formalizatzea: segurtasun agiria.
• Tratamenduaren Arduradunaren erantzukizun proaktiboa.
• Datuen nazioarteko transferentziak.
• Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren beste nobedade batzuk:
o Profilak lantzeko mugak
o Tratamenduaren jardueren erregistroa
o Datuen segurtasuna bortxatzeari buruzko jakinarazpena
o Datuen babesaren inpaktuaren ebaluazioa
• Datu pertsonalak babestearen arloko urraketak eta zigorrak
• Ahanzteko eskubidea, zer den eta nola baliatu
• LSSI: Zure webgunean legediari buruz zer informazio jaso behar duzu? Cookieak
• Datu pertsonalak publizitateko xedearekin tratatzea / email marketina

 

 

Norentzat:

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

Besteak:

 Inskripzioak: www.spri.eus/euskadinnova

Hurrengo edizioak

Beteta

Getxo (Bizkaia)

Data: 2017/11/27

Prezioa: Doakoa

Lekuak agortuak. Itxarote zerrendaren izen ematea.
Pertsona batek aurreinskripzioa egiten badu ikastaroko plazak agortu ondoren, itxaron-zerrendan sartuko da azken orduko bajaren bat badago ere. Ikastaroa berriro antolatzen bada, itxaron-zerrendan daudenei abisatuko zaie.
  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: KZgunea Getxo-Areeta zentroa (Ogoño 1, Elkartegi)
  • Ordutegia: 14:00 - 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI (PRESTAKUNTZA)
  • Honek emana: SPRI (PRESTAKUNTZA)

Informazio gehiago

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2017/11/30

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)
  • Ordutegia: 14:00 - 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI (PRESTAKUNTZA)
  • Honek emana: SPRI (PRESTAKUNTZA)

Informazio gehiago

Eibar (Gipuzkoa)

Data: 2017/12/14

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: KZGUNEA EIBAR zentroa - Bista Eder 10 (Portalea) 20600 - Eibar
  • Ordutegia: 14:00 - 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (Prestakuntza)

Informazio gehiago

Bilbao (Bizkaia)

Data: 2017/12/19

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)
  • Ordutegia: 14:00 - 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (PRESTAKUNTZA)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (PRESTAKUNTZA)

Informazio gehiago




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: