NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Tailerra
Bootstrap 4 - Erronka errealak eta jardunbide egokiak

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 5 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Gaztelania
Front-end garapenaren arloko profesionalek ezin dute Bootstrap baztertu. Lan-eskaintzetan eskatzen den ohiko baldintza da eta mota guztietako web-proiektuetan erabiltzen da. Gainera, Drupalen eta WordPressen milaka gaietan erabiltzen da, eta Joomlan erabat integratuta dago.

Bootstrapi buruzko ikastaro asko daude, baina ikastaro honek ikuspegi erreal bat eskainiko dizu, azken bertsioko aurrerapenetan zehar gidatuko zaituena. Dokumentazio ofizialean zuk zeuk eskuratu ahalko zenituzkeen eta sekula amaituko ez direla diruditen eduki teorikoetan denbora galdu gabe.

Lehenengo saioan, Bootstrap 4 erabiliko duzu zure eguneroko lanean zuzenean aplikatu daitezkeen askotariko erronkak ebazteko. Bigarren egunean, webgune bat garatuko duzu, nahi duzun formatuan, baina Bootstrap berriaren inguruko ikasketa praktikoak probatzeko baldintza teknikoekin.

 

Norentzat 

Front-end garapeneko eta web-diseinuko profesionalak.

 

Helburuak 

  • Aplikazio errealeko erronken bidez, webgune moldagarriak eraikitzea modu erraz eta azkarrean, geroko mantentze-lanak hobetzen dituen kode batekin.
  • Bootstrapekin garapena arintzen duten irtenbide praktikoak lortzea, tailerra amaitzerakoan berehala aplika daitezkeenak.
  • Bootstrapen potentziala handitzea diseinu-blokeekin eta kanpoko UI kitekin.

 

Nabarmentzeko edukiak 

  • Bootstrapekin garapena arintzeko metodoak eta trikimailuak erabiltzea.
  • Sass-en abantailak aprobetxatzea, 4. bertsio honen berrikuntzetako bat dena.
  • Bootstrapen aukerak handitzea kanpoko kiten bidez.
  • Saretako berritasunak ezagutzea: Flexbox, Media Queries-en eguneraketa, eta abar.
  • Bootstrap 4 bertsioaren aukerak CSS Griden aukerekin konbinatzea.
  • Proiektua: webgune moldagarri bat garatzea, Bootstrapen potentzial osoa, kanpoko kitak eta CSS Grid erabiliz.

 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: