NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Ekitaldia
Betor: Ideateca eta jokoen merkatua

Bozkatu gertakizun hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
  • Irakaste hizkuntza Euskara
Jokoen merkatua gertutik ezagutzeko aukera emango digu Iruri Knörrek, Ideatecako marketin buruak. Ideatecan hainbat plataformatarako garatu dituzte jokoak; Facebook-en hasi ziren eta orain HTML5ean ari dira, mugikorrentzako aplikazio natiboetatik pasa ostean. Bidean zehar arrakasta handiko jokoak garatu dituzte, hala nola iBasket izenekoa, zazpi milioi deskargatik gora lortu dituena. Eginiko bidean ikasitakoa partekatuko du gurekin Irurik, baita etorkizuna nola ikusten duen ere Bilbo eta Sillicon Valleyn kokatuak egoteak ematen dion ikuspegiarekin.

 

Helburua

Betor hitzaldi-sorta honen helburua interneteko ekintzaile euskaldunen esperientziak ezagutzera ematea da gure artean ezagunagoak izan daitezen. Interneten ideia eta proiektu berriak lantzea ez dago urrutiko pertsona famatu batzuen esku soilik, gurean ere baditugu arrakastadun ekintzaileak.

 

Programa

18:00 – 19:00   Iruri Knörren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua

19:00 – 19:30   Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar

 

Nori zuzendua

Interneten sortzen diren proiektu berritzaile eta arrakastatsuak ezagutzeko kuriositatea daukan edonori dago zuzendua.

 




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: