Featured image

Batuen babesa

Datuak dira gure enpresen aktibo garrantzitsuenetako bat. Jardunaldi honetan, kudeatzen dugun informazioa era egokian zaintzeko modua ikusiko dugu, lapurtuak, aldatuak edo suntsituak izan ez daitezen.

Halaber, datu pertsonalen babes gaietan kontuan hartu beharreko lege alderdiak aztertuko ditugu.

"Tolosaldeko TIC Astea-ren" zortzigarren edizioaren baitan antolatutako ikastaroa, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasun eta Berrikuntzarako Foroa- eta ENPRESA DIGITALAk antolatuta. Ekimen honen helburua da, TIK-IKT erreminten erabilpena sustatzea Tolosaldeko enpresa sarean; banakako enpresari, enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen sarean.

 

Nori zuzendua

Hiritarrak, ikasleak, langileak, langabeak, profesionalak, direktiboak eta enpresariak.

 

Formatzailea nor da

Mondragón Unibertsitateko (MU) Ingenieritza Fakultateko eta Informatika Saileko irakasle eta adituak.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edota izena emateko, web orri hau bera erabili, edota lehiberri@tolosaldea.eus / telefonoa 943 654 501.