NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

LEMev STREAM, Euskadin % 100 egindako lehen motor elektrikoa

Bozkatu albiste hau
Emaitza:   Interesik gabekoa   3 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Motor elektrikoa

LEMev STREAM du izena % 100ean Euskadin egindako lehen motor elektrikoak. Luma enpresak gidatu du proiektua, eta bost urteko lanaren emaitza da. Proiektuan beste enpresa batzuek ere parte hartu dute, hala nola Inmotec (Nafarroa) eta Dhemen Desing (Gipuzkoa), eta CDTI (Industria Ministerioa), SPRI (Eusko Jaurlaritza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

125cc-ko scooter baten antzekoa da LEMev Stream berria, eta egunean batez beste 20-50 km egiten duten erabiltzaileentzat da aproposa. Dagoeneko salgai dago Donostiako La Factory Racing kontzesionarioan, Zumalakarregi kaleko 1 zenbakian. Laster, SS Motos kontzesionarioan ere eskuratu ahal izango da, eta, hilabete honetan zehar, beste hiriburu batzuetako, hala nola Iruñeako, Madrilgo, Bartzelonako eta Zaragozako, kontzesionarioetan jarriko dute salgai.

Sei urtean amortizatua

Atal honetan, ezinbestekoa da gasolinaz dabiltzan eta antzeko ezaugarriak dituzten scooter-ekin alderatzea. kWh-aren prezioa 0,14 euro dela eta bateriak 80 km irauten duela kontuan hartuz, 0,63 euroko kostu elektrikoa izango luke 100 kilometroan. Bestetik, 125cc-ko gasolinazko scooter batek 100 kilometroan 4 litro kontsumitzen dituela eta litroak 1,4 euro balio duela kontuan hartuz, 5,6 euro kontsumituko lituzke 100 kilometroan. Horri guztiari gasolinazko ibilgailuen mantentze-gastuak, 125 € 5.000 km-ko alegia (LEMev Stream motorraren mantenua dohakoa da), eta higatutako elementuei (gurpilak, balaztak eta abar) dagokien 100 € inguruko gastua gehitu behar zaizkio. Horrenbestez, urtean 9.000 km inguru eginez gero, LEMev Stream batekin 672,30 € aurreztuko lirateke, eta, beraz, Plan Moveleren prezioan sei urte eta erdian amortizatuko litzateke.

Motor berri horren prezioa, berez, 5.350 euro da (BEZa barne), baina, Espainiako Industria Ministerioak ematen duen Movele Planaren laguntza kontuan harturik, 4.216 euroan geldituko litzateke.

Lehen mailako prestazioak

LEMev Stream motorraren beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat da bi modutara irits daitekeela maletategira: eserlekutik eta atzealdeko tapatik. Gainera, eserlekua edo atzeko tapa hori altxatuz bi kasko sartzeko lekua duen merkatuko scooter elektriko bakarra da.

Eserlekuaren azpian, bateriak sare elektrikoan kargatzeko kablea (automatikoki biltzen da botoi bat sakatuta), kargagailua konektatzeko korronte-hargunea eta RS-232 konektore bat daude, diagnostikoa eta konfigurazioa ordenagailuaren bidez egiteko. Bateria bi orduan betetzen da.

Aginteei dagokienez, scooter arruntek izan ohi dutenaz gainera, beste bi elementu berezi ditu. Batetik, eskuinaldeko "Boost" botoiak zenbait egoeratan azelerazioa areagotzeko potentzia ematen dio motor elektrikoari. Funtzio hori sarri erabiliz gero, scooteraren autonomia nabarmen gutxitzen da. Ezkerraldean, berriz, birsorkuntza-frenoaren gailua du; disko-balaztek baino leunago frenatzen du eta energia berrerabiltzen du bateria kargatzeko.

LEMev Stream motorrak ez luke konplexurik izan behar bere ezaugarriengatik, 125 cc-ko scooter batekin alderatuta. Izan ere, 108 km/h-ko abiadura maximoa lortzen du, eta 500 cc-ko scooter batekin aldera daitekeen azelerazioa du. Azelerazio hori "Boost" botoia sakatuz lortzen denez, kontuan izan behar da horrek kontsumo elektrikoan zuzen zuzenean eragiten duela, eta, horrenbestez, motorraren autonomian. Botoi hori sakatu gabe, motor horren bateriak 80 kilometroko autonomia du.

Litio burdin fosfatozko (LiFePO4) bateriak erabiltzen ditu, litio-ioizko baterien aldaera bat. Bateria horiek ia-ia bizi osorako dira, 2.000 ziklo-kargako edo 160.000 km-ko balio-bizitza baitute. Eskuilarik gabeko motor elektrikoa du, gehienez 22 zaldi-potentzia lor dezakeena, eta atzeko gurpilaren barruan doa; horrek txikitu egiten du scooter-aren barruko bolumena eta saihestu egiten ditu potentzia-galera eragiten duten transmisioak.

  • Data: 2012/02/16
  • Egilea: Elhuyar Fundazioa

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: