NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Jaurlaritza eta 10 euskal enpresa elkarlanean aritu dira Vito elektrikoan

Bozkatu albiste hau
Emaitza:      0 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
E-Vito

Etorgai E-Vito proiektuaren balantzea aurkeztu zuten Arabako Teknologi Parkean. 13,5 milioi euro mobilizatu dituen proiektu horrek EAEko automobil-industriaren sektorearen garapena eta auto elektrikoaren nazioarteko merkatuaren eskakizun berrietarako egokitzapena bultzatzea lortu du.

10 euskal enpresak parte hartu dute guztira, Mercedes buru dela, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko bost agentek ere bai. Vito E-Cell furgoneta elektrikoa izan da horren azken emaitza, seriean fabrikatzen den mota horretako lehenengoa, eta 2011ko otsailetik aurrera merkatuan dena. Mila furgonetatik gora fabrikatu dira jada.

Inplikaturiko enpresak bideo baten protagonista izan dira. Bideo horretan, E-Vito proiektuaren osagaien garapenean parte hartu izanaren esperientziaren berri ematen dute, baita ikerketa-prozesuetatik ateratako produktuen bikaintasunen berri ere. Ekitaldian bertan eman den bideo hori Euskal Telebistaren Teknopolis programan jasoko dute etorkizunean, Etorgairen emaitzei buruzko atal espezifiko bat eskainiko baitu programak.

Etorgai E-Vito proiektuak automobil-industriaren sektoreko hamar euskal enpresak garatutako ezagutza eta gaitasun teknologikoak integratu ditu; hona zein diren enpresa horiek: CIE Automotive, CIE Inyectametal, Cikautxo, GKN Driveline, Maser, Estampaciones Vizcaya, Inauxa, P4Q Electronics, GAT Staf, eta, noski, Mercedes, gidari izan dena. Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko lau agente ere aritu dira: Robotiker Fundazioa, Autotech Engineering AIE, CIE I+D+i Fundazioa, Edai Technical Unit AIE eta AIC Automotive Intelligence Center Fundazioa.

CIE Automotive eta CIE Inyectametal enpresek makina elektrikoaren eta eragingailuen diseinu modularretan oinarritutako osagaien eta soluzio integralen ikerketari lotutako jardueretan hartu dute parte, ibilgailu elektrikoaren propultsio-premiei egokitzen zaizkien kontzeptu berritzaileak izaki.

GKN Driveline enpresak ibilgailuaren elektrifikazioa garatu du, etorkizuneko transmisioetan garrantzi handiko alderdia delako.

Maser enpresak ibilgailuen ateetarako elektronikako espezialitatean jardun du.

Bestalde, Estampaciones Vizcaya enpresaren ekarpena ibilgailuen elektrifikazioaren ondoriozko aldaketei lotutako egitura-kontzeptu berrien ikerketa izan da.

Cikautxo enpresak ibilgailuen esekidurarako kautxuzko osagaiak garatu eta fabrikatu ditu.

Inauxa enpresaren ekarpena hiri-ingurunera egokitutako maneiagarritasuna bermatzea izan da, eta ibilgailuaren esekidurako sentsoreen eta eragingailuen integrazioa garatu du.

P4Q ELECTRONICS (P4Q) enpresak elektronikoki kontrolatutako elementu aktiboen lan-ildoen sendotzean parte hartu du.

GAT STAFF enpresak mangeta konplexuen eta betekizun dimentsional eta funtzional zorrotzen mekanizazio-prozesuak ezarri ditu sistementzat, askatasun-maila desberdinekin.

Automobilgintzaren sektoreko enpresa horien parte-hartzearen emaitza gisa, azpimarratzekoa da partzuergoko enpresek 8 patente berri erregistratu izana.

 

 

 

  • Data: 2012/03/14
  • Egilea: Elhuyar Fundazioa

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: