NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

SPRI logotipoa    Euskadi+innova logotipoa

ORRIALDEAREN GOIBURUA:

SPRI logotipoa

MENU LAGUNGARRIA:

Berrikuntza bidez hobetu

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Eguzki-farolak, bezeroaren neurrira

Bozkatu albiste hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 1 boto
Elkarbanatu: Twitter Facebook Google + Delicious Menéame
Eguzki-farolak

Ekiona Eguzki Argiztapena da, Europan, eguzki-farola pertsonalizatuak eta ingurumenera egokituak diseinatzen eta ekoizten dituen lehenengo enpresa. Ekionak esperientzia zabala du energia fotovoltaikoaren sektorean, eta urte askoan jardun du ikerketan eta garapenean eguzki-argiztapeneko sistemak optimizatzeko.

Aldez aurretik, kokalekua, bide-mota, erradiazio-kondizioak edota ordutegia aztertzen ditu Ekionak. Datu horien arabera, eguzki-farola dimentsionatzen du bezeroen beharretara egokitzeko eta argiztapena optimizatzeko bidegorri, oinezkoentzako bide, lorategi-gune, kirolguneen, parke, landa-bide, urbanizazio, biribilgune, aparkaleku, hilerri, autobus-geltoki eta abarretan.

Sistema elektroniko berritzaile bati esker (KEN 04), Ekiona Eguzki Argiztapenak eguzki-argiztapenaren alorreko soluzioak eskaintzen ditu, une oro argiztapen-sistemaren etekin optimoa bermaturik. Horretarako, azken belaunaldiko LED teknologia erabiltzen du. Teknologia horrek emaitzarik onenak eskaintzen ditu energia-eraginkortasunaren eta eboluzio teknologikoaren alorretan.

Kontrolguneari esker, farolen piztea eta itzaltzea programatu daiteke; baita haien intentsitatea erregulatu ere, argi-fluxua gutxituz eta energia aurreztuz eskari txikiko aldietan.

Argiztapen-sistema horrekin, halaber, atmosferara gas kutsatzailerik (CO2, NOx eta abar) ez emititzea lortzen da. Adibidez, Ekiona eguzki-farolen instalazio batek, bere bizitza baliagarrian, atmosferara 47,7 tona CO2 emititzea saihesten du.

Aipatzekoa da elektrizitatea kontsumitzen den tokian bertan sortzen eta metatzen dela, ingurumen-inpaktua sor dezakeen inolako linea elektrikorik, zangarik eta obra zibilik egin beharrik gabe

Horrenbestez, Ekiona eguzki-farolek argiztapen-beharrizanak sistema eraginkor eta ekologiko baten bidez asetzen dituzte.

  • Data: 2012/03/14
  • Egilea: Elhuyar Fundazioa

Iruzkinak Albistea honetarako

Idatz ezazu hemen zure iruzkina

Iruzkinak idatzi ahal izateko beharrezkoa da saioa hasi edo erregistratzea

Erabiltzeko arauak

  • Zure iruzkina moderatzaileek begiratuko dute argitaratu baino lehen, Euskadi+innovako argitarapen irizpideak betetzen dituen ikusi ahal izateko. Ordu batzuk barru zure iruzkina argitaratuko da, irizpide hauek betetzen baditu.

Argitarapen irizpideak

Euskadi+innovan ekarpenak egin ahal izateko, erabiltzaileak erregistratuta eta identifikatuta egon behar da. Honekin, jatorri ezezaguneko mezuak antzeman ahal ditugu.

Moderatzaileek iruzkinak begiratu dituzte eta, era berean, ortografia akatsak zuzenduko dituzte testua argitaratu baino lehen. Iruzkina ez da onartuko Euskadi+innovako gaiekin eta helburuekin ez ba dator. Testuak errespetu falta bat suposatzen ba du ez da argitaratuko. Ezin da Espainiako legeen kontrako iruzkinik idatzi. Moderatzaileek ez dute egingo bere erabakiei buruzko azalpenik.

Euskadi+innovak ez du erantzungo erabiltzaileen iruzkinen eta iritzien aurrean.




NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: