Soraluce fabrikazio-sistema adimendunak garatzeko proiektu bat lideratzen ari da

18 February, 2016

Garapen teknologikoaren alde egiteko asmoz, makina-erremintaren fabrikazioan diharduen Soraluce euskal konpainia, metalezko piezak fabrikatzeko sistema adimenduna garatzea xede duen ikerketa-proiektu bat lideratzen ari da.

LASMEC deritzon ekimenak IK4-IDEKO zentro teknologikoaren partaidetza ere izan du.

Proiektuaren helburua, geometria konplexuko piezak manufakturatzeko mekanismorik egokiena hautatzea ahalbidetuko duen sistema bat garatzea da, hiru hauen artean aukeratuz: laser bidezko fabrikazio zuzena, mekanizazio-teknika eta bien arteko konbinazioa.

Soralucek eta IK4-IDEKOk metalezko osagaien fabrikazio hibridorako sistema bat diseinatu eta eraikiko dute, mekanizazio eta estaltze prozesuak konbinatuz.

Hauexek dira ekimenaren partzuergoko gainerako kideak: CETEC-Grupo Copo, CT Ingenieros eta AIMEN zentro teknologikoa.

Proiektuak 1.167.008 euroko finantzaketa lortu du, Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioaren (MINECO) eta Europako Eskualdeen Garapenerako Funtsari (FEDER) atxikitako 2015eko Lankidetza Erronkak programaren babespean.

Soraluce 1962an sortu zen, eta ekoizpen-maila handiko fresagailuen, fresatzeko eta mandrinatzeko makinen eta fresatzeko eta torneatzeko zentroen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago gaur egun.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow