Soluzio eraginkorragoak eguzki-energiako paneletarako

10 May, 2017

Makina berria konpainiak I+Garen alde egin duen apustuari atxikita garatu da

Mondragon Assemblyk eguzki-panelak soldadura-sistema doi batez muntatzeko gailu berri bat garatu du

 

Automatizazio eta robotikaren arloko soluzioetan espezializaztuta dagoen Mondragon Assembly kooperatiba gipuzkoarrak eguzki-panelak muntatzeko makina berri bat garatu du, gailuak osatzen dituzten zelulak soldadura-sistema doi batez lotzeko gaitasuna duena.

 

Eguzki-panelak fabrikatzeko proposamen berritzaile hau, konpainiak I+Garen alde egin duen apustuari atxikita garatu da. Makina berriak orduko 2.700 zelula ere soldatzeko gaitasuna du, pista bakar batean.

 

Horren garapenean, euskal enpresa lehengai berriez baliatu da, basamortuak bezalako muturreko baldintza klimatologikoak dituzten inguruneetara egokitutako eraginkortasun handiko panelak ekoizteko asmoz.

 

Mondragon Assemblyk azken hilabeteotan lortu dituen esleipenei esker, 80 milioi eurotik gorako eskari-zorroa du gaur egun, enpresaren jardueran marka berri bat ezarri duelarik. Datu honek aurtengo ekitaldirako eta 2018rako lan-karga bermatzen dio enpresari.

 

Horren harira, Mondragon Assembly 27 milioitik gorako guztizko balioa duten eskariak egiaztatuak ditu dagoeneko eguzki-energiaren merkatuan, eguzki-panelak fabrikatzeko linea automatiko osoak eta banakako makinak barne. Balio teknologiko handiko ekipo horiek guztiak nazioarteko proiektuetan erabiliko dira Txina, India, Frantzia, Brasil eta Turkia bezalako herrialdeetan.

 

 

Mondragon Assembly konpainiaren bideo korporatiboa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow