Sener-ek tamaina handiko teleskopio baten eraikuntzan parte hartuko du

23 urtarrila, 2017

Euskal taldeak akordioa sinatu du Europako Behatoki Australarekin, E-ELT teleskopio optikoko ispiluen gelaxkak diseinatzeko

 

Sener ingeniaritza euskal taldeak akordioa erdietsi du, Europako Behatoki Australarekin (ESO, ingeleseko siglen arabera), E-ELT (European Extremely Large Telescope) teleskopio optiko eta infragorriaren ispiluen gelaxkak diseinatu eta ekoizteko.

 

Berriki ESO-k Alemanian duen egoitza nagusian sinatutako kontratuak, ispilu sekundario (M2) eta tertziarioentzako (M3) gelaxken diseinua, eraikuntza eta baliozkotzea aurreikusten du, baita bere kontrol-sistemak eta ekipo osagarriak ere.

 

Teleskopio bateko ispiluen gelaxkatako mekanismoek, alienazio egokia bermatzeko aukera ematen dute eta lau metro baino gehiagoko diametroa eta 3,5 tona inguruko optikoen behaketa bitartean sortzen diren deformazioak zuzentzen dituzte. Tamaina handiko teknologiak dira hauek eta doitasun handia behar dute, teleskopioak, irudi hobereneko kalitatea eskaini dezan.

.

Enpresak komunikatu baten bitartez azaldu duenez, E-ELT teleskopioa, egun arte eraikitako teleskopio optiko eta infragorri handiena da, 39 metroko diametroa duelarik. Aparatuak goi-teknologia oneneko bost ispilu dituen sistema konplexu bat erabiliko du eta hauxe garatzean, bost urte gutxienez emango ditu euskal taldeak laguntza lanetan.

 

 

Sener taldearen aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow