Sener eta ESI Group-ek ontzigintzarako soluzio teknologikoak integratuko dituzte

11 May, 2016

Bi enpresek bezeroei eskainitako funtzionalitatea areagotu duen akordioa erdietsi dute

Sener euskal ingeniaritzak eta ESI Group frantziar taldeak, akordioa itxi dute, galiar enpresaren errealitate birtualeko soluzio bat, bizkaitar enpresaren Foran ontzigintza eraikuntzarako softwarean integratzeko eta merkaturatzeko.

Bi enpresen soluzio teknologikoen integrazioak, bezeroei eskaintzen dizkieten zerbitzuen funtzionalitatea areagotuko duen 3D esperientzia inmersiboa ahalbidetuko du.

Akordioari jarraikiz, Sener eta ESI, mundo osoko ontzigintza merkatuan frantziar multinazionalaren IC.IDO soluzioa garatzeko bazkide bihurtzen dira eta Foranen integratzeko ahaleginak hasten dira; azken honek, denbora errealean simulazio fisikoa egiteko aukera emango du eta erabiltzaile inmersiboaren interfazea eskainiko du.

Produktuan mugimenduak, talkak eta giza ereduak txertatzeko aukerak, muntaia- kate edo fabrikazio edo mantentze lanen prozesu osoa egiaztatzea ahalbidetzen du.

“ESI Group eta Senerren artean ontzigintza merkaturako lortutako akordioa, bi konpainien sinergiak bultzatzea ahalbidetzen duen aliantza estrategikoa da, bai maila komertzialean, bai mundu osoan produktua garatzean ere”, ESIko operazio nagusi Espainian den Emilio Mencía de Miguelen ustez.

Bien bitartean, Sener Navaleko zuzendari nagusi Rafael de Góngorak ziurtatu du “teknologikoki soluzio aurreratuak dituzten enpresekin” akordioak lortzeak, “ontzigintza industriarentzako zerbitzu onena” eskaintzea ahalbidetzen du.

 

Sener-en aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow