Gaiker-IK4 zentroak koordinatutako hegazkinak birziklatzeko europar proiektu bat saritu dute

14 apirila, 2016
Proiektuak 18 hilabeteko iraupena eta 300.000 euroko aurrekontua izan du

Industria aeronautikoa erregaiaren kontsumoa murrizteko soluzioak eta hegazkinen birziklapenaren eraginkortasuna areagotzeko teknika aurreratuak lortu nahian dabil. Testuinguru honetan sortu zen Sentry europar proiektua, Gaiker-IK4 euskal zentroak koordinatutako ekimena, “Best Clean Sky Project Awards 2016” lehiaketan proiektu onenaren saria eskuratu berri duena.

Bruselan apirilaren 4an banatu ziren sari hauek, Europako Batzordeak eta Clean Sky industria aeronautikoak hegazkinen ingurumen-inpaktua arin dezaketen teknologia berritzaileak garatzeko, abiarazi duten lankidetza publiko-pribatuko programak ematen ditu.

Proiektua koordinatzeaz gain, Gaiker-IK4 zentroak ingurumen ebaluazioa egiteko ardura ere hartu du bere gain.

Sentry proiektuak IK4-Lortek zentro teknologikoa ere izan du partaide, fuselajeko alde kritikoetan dauden era askotako materialen desmuntaketa azterketaz arduratu baita.

Bitartean, IK4-Azterlan erakundeak aluminioaren metalurgian eta birziklapenean duen esperientzia gaineratu du

Ekimena 2015eko irailean amaitu zen, eta horri esker, aireontzietako fuselajeko panelen fabrikazioan erabiltzen diren aleazio desberdinak bereizi eta birziklatzea lortu da, material horiek jatorrizko aplikazioetan berrerabiltzeko asmoz, balio erantsi txikiagoko produktuetara bideratu beharrik gabe.

Sentry proiektuak 18 hilabeteko iraupena eta 300.000 euroko aurrekontua izan du.

 

Clean Sky programaren aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow