Ikerlan buru duen jaio aurreko diagnostiko-sistema bat saritu dute

30 azaroa, 2016
Saria azaroaren 23an banatu zen Erroman, Europako Nanoelektronika Foroaren barruan

Europar Batasunak amaren odoletik abiatuta diagnostiko-sistema bat garatzea xede duen ikerketa aitortu du

 

Gaixotasunak jaio aurretik detektatzeko AngeLab proiektua, IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa buru duena, Europar Batasunak banatzen duen Berrikuntza Sarietako europar proiektu onenaren H2020/7PM sariaren irabazlea izan da. Golardoak banatzeko ekitaldia azaroaren 23an egin zen Erroman, Europako Nanoelektronika Foroaren barruan.

 

Sari hau, berrikuntza eta ikerketa sustatzeko Horizon 2020 eta Zazpigarren Esparru-Programa (7PM) delako programen bitartez, Europar Batasunak finantzatu duten proiekturik nabarmenenaren aldeko aldarrikapena izan da.

 

Ikerketa 2012an hasi zen Gaiker zentro teknologikoaren partaidetzaz, gaixotasun genetikoak jaio aurretik diagnostikatzeko erabiltzen diren egungo metodologiak baztertu eta horren inbaditzaileak ez diren metodologia irisgarriagoekin ordezkatzeko asmoz.

 

Testuinguru honetan, 11 milioi euroko aurrekontua duen proiektu honek fetuaren gaixotasunak detekta ditzaketen diagnostiko-sistemak garatzea du, helburu lab-on-a-chip delako teknologiaren laguntzaz eta amaren odolaren analisitik abiatuta. Teknologia honi esker, mikroprozesagailu batek laborategi bati dagozkion funtzioak integratzen ditu, analisia azkarrago eta merkeago egin ahal izateko.

 

Ikerlanek zabaldutako ohar baten arabera, sari honek “zentroak mikrosistemak eta smart systems edo sistema adimendunak bezalako esparruetan duen erreferentziazko posizionamendua indartu du”.

 

 

AngeLab proiektuaren aurkezpena eta bilakaera

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow