Lazpiur-ek bere presentzia areagotu du sektore elektronikoan

10 October, 2017

Gipuzkoar enpresak, zirkuitu elektronikoak bernizatzeko makina batez hornitu du Flex multinazionala

 

Sektore elektronikoko merkatua areagotzeko asmoz, forja makineria eta tresnak fabrikatzen dituen Lazpiur enpresa gipuzkoarrak, harreman komertzial berri baten ibilbideko etapa berri bat hasi du Flex multinazionalaren eskutik. BMW konpainiarekin batera gauzatuko duen proiektu bat garatzeko makina batez hornitu du Lazpiurrek enpresa amerikarra.

 

Zehatz-mehatz, Flex-ek, zirkuitu elektronikoak – BMW markako ibilgailuetan ondoren txertatuko direnak- bernizatzeko ekipo bat eskuratu du. Makina, dagoeneko multinazionalak Mexikon, Guadalajara hirian duen egoitzara bidali da.

 

Lazpiurrek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, bi enpresen arteko akordioak, amerikar konpainiari, goi-teknologiako makinak izan ditzatenerako aukera ematen dio, eta Bergarako enpresari, sektore elektronikoan bere merkatua areagotzeko beta luzatu.

 

Euskal enpresak, gaur egun bere eskaera zorroa osatzen duen proiektuei berri bat gehitu dio. Lazpiurrek, bernizadura prozesu osoa automatikoki egiteko aukera eman eta bezero bakoitzaren beharrekin bat etortzen diren sektore elektronikora bideratutako bernizadura makinen fabrikazioan esperientzia zabala du.

 

Orain dela 103 urte sortutako Lazpiur familia enpresak, elektronikarentzako makineria, finkapen elementuen ikuskaritzarako ekipoak eta neurrira egindako makinak, baita forjarako doitasun tresnak ere fabrikatzen ditu. Gaur egun, enpresa, 25 herrialdetan dago.

 

 

Lazpiur enpresaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow