Ikus-entzunezko euskal ekoizpenak, Cannesen ikusgai

6 April, 2016

Ikus-entzunezko eduki eta eduki digitalak sortzera dedikatutako euskal enpresa nagusiak biltzen dituen Eiken klusterra, animazio, entretenimendu eta formatu berrien eskaintza erakusten ari da egunotan, Frantziako Cannes hiriko MIPTV jaialdian, sektoreko foro garrantzitsuenetakotzat jotzen den horretan.

Apirilaren 4tik 7ra bitarteko hitzorduan, ikus-entzunen sektoreko nazioarteko eragile nabarienek parte hartzen dute, eta herrialde desberdinetako ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuak ezartzeko aukera izango da bertan.

Jaialdiaren testuinguruan, parte hartu duten Eiken eta Etxepare institutua enpresek aurreikusia dute harremanetarako agenda biziari so egitea, harreman komertzialak areagotu, nazioartekotzea bultzatu eta negozio-aukera berriak sortzeko.

Aurten, Baleuko, Expressive Media ProjectJ.O.K. Films, Pausoka Entertainment eta EiTB bezalako enpresa eta ekoizleek hitzorduarekin bat egin dute, besteak beste.

Gainera, MIPTV aurreko asteburuan zehar, ekoizle eta banatzaileak bildu dituen zenbait ekitaldi antolatu dira, entretenimendu eta etorkizuneko must-see-en formatu onenak aurkitzeko asmoz.

Cannesera jo baino lehen, Eikenek bost eguneko eginkizun komertzialean parte hartu zuen Mumbain, Bollywoodeko ekoizpen enpresa garrantzitsuekin biltzeko.

 

Eiken klusterraren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow