Ingeteamek ibilgailu elektriko guztiekin bateragarria den kargagailua merkaturatu du

16 October, 2017
Modeloa Stuttgart-en antolatu ohi den ibilgailu elektrikoaren nazioarteko azokan aurkeztu da

Garapenak 15 minutuko kargaldia behar du 100 kilometroko

 

Ingeteam enpresa bizkaitarrak ibilgailu elektrikoen modelo guztiekin bateragarria den kargagailu azkar bat merkaturatu du. Soluzio honek aldi berean hainbat ibilgailu kargatzeko aukera eskainiko du, eta 15 minutuko kargaldia baino ez du behar 100 kilometroko.

 

Konpainiak zabaldutako ohar baten arabera, “bateragarritasunaren arazoa konpontzeko” hiru konektore dituen kargagailu moldakorra da, hiru baitira fabrikatzaileek egun erabiltzen dituzten konexio motak.

 

Modeloa Stuttgart-en antolatu ohi den ibilgailu elektrikoaren nazioarteko azokaren hogeita hamargarren edizioan aurkeztu da. Azoka hau erreferentziazko bilgunea da mugikortasun elektrikoaren arloko nazioarteko industriarentzat.

 

Konpainiaren esanetan, kargagailu berria fidagarria, eraginkorra eta azkarra da, eta ingurugiroko baldintza kaskarretan erresistentzia bermatzen duen altzairuzko karkasa batez hornituta dago.

 

Potentziako elektronikan espezializatutako konpainia honek Espainia, Italia, Hegoafrika, Frantzia, Mexiko, Turkia, Eskozia edota Australia bezalako merkatuetan instalatuta dauden ibilgailu elektrikoetarako 2.300 kargagailu baino gehiago hornitu ditu, AC karga geldokoak nahiz DC karga azkarrekoak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow