Iberpapel-ek 180 milioi inbertituko ditu Hernaniko fabrikan

16 May, 2017

Taldeak, instalazioaren ekoizpen gaitasun gordina %15 eta %20 artean handitzea lortu gura du

Inbertsioa, paketatze malgurako papera fabrikatzera bideratuko da

 

Papera ekoizten duen Iberpapel taldeak, Hernanin kokatutako Papelera Gipuzcoana de Zicuñaga filialean 180 milioi euro inbertituko dituela iragarri du. Inbertsioa, urte bakoitzeko 85.000 tona ekoizteko gaitasuna duen paketatze malgurako makina berri bat instalatzera bideratuko da.

 

Enpresaren ohar baten arabera, zenbatekoa, zelulosaren egungo instalazioa berritu eta modernizatzera ere bideratuko da. Fabrikari hobekuntza teknologikoak eta ingurumen izaerako hobekuntzak gehituko zaizkio.

 

Neurri honen bitartez, 300 pertsonari lana eskaintzen dion taldeak, instalazioaren ekoizpen gaitasun gordina %15 eta %20 artean handitzea lortu gura du.

 
Konpainiaren arabera, proiektua martxan jartzeko aurreikusitako epea 24-30 hilabete artekoa dela estimatzen da. Iragan urtean, Iberpapel-ek 20 milioi euroko mozkina izan zuen, 2015ean lortutako hobariekin alderatuta, ia %25eko hazkundea suposatzen duelarik.

 

Papera fabrikatzeaz gain, taldea gainera energia sortzean espezializatuta dago eta Uruguai, Argentina eta Espainia artean sakabanatutako eucaliptus globulus-en 25.788 hektareako baso- dibisioa du

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow