Ibermáticak Saeta Die Casting enpresaren kudeaketa-sistema informatikoak eguneratuko ditu

9 martxoa, 2016
Saeta Die Casting enpresa Phillips taldeari atxikita dago

Ibermática euskal enpresa arduratuko da, Valladoliden kokatuta eta Phillips taldeari atxikita dagoen Saeta Die Casting konpainiaren enpresa-baliabideak planifikatzeko sistema informatikoak modernizatzeaz.

Manufaktura-jardueraren kudeaketa hobetzea da Gaztela eta Leongo konpainiaren helburua, eta sistemak eguneratuz, prozesu-kopuru gehiago estali ahal izango ditu, eraginkortasun handiagoaz estali ere.

Gainera, aluminioaren galdaketa injektatuan diharduen Saeta Die Casting enpresak lantegiko datak biltzeko soluzioak eta makineriaren mantentze-funtzioak hobetu nahi ditu.

Ibermáticak Microsoft Dynamics NAV 2015 programara migraraziko du Saeta enpresako kudeaketa-soluzio nagusia. Programa horrek kudeaketa ekonomikorako, ekoizpenerako, horniketa-katearen kudeaketarako eta fakturaziorako behar dituen funtzionaltasun guztiak eskainiko dizkio.

Gainera, industria arloko mantentze-lanak eta ekoizpenaren plangintza erakundearen gainerako prozesu guztiekin batera integratuta egongo dira.

Saeta Die Casting enpresak 150 langile profesional eta 7.500 metro koadroko instalazioak ditu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow