Gestamp-ek I+G zentro bat inauguratu du AEBetan

31 May, 2017

Bezeroen eskariei erantzungo dieten soluzio teknologikoak eskaintzea da instalazioaren helburua

 

Automobilgintzarako osagaien diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Gestamp konpainiak AEBetako Michigan estatuko Auburn Hills herrian I+G zentro bat ireki duela iragarri du.

 

Enpresak zabaldutako ohar baten arabera, instalazio berri honetan, muntaketa-zelula robotikoen prototipoak, laser zelula bat, iraunkortasun eta errendimendu probak egiteko laborategi bat eta metalurgia eta metrologia laborategiak kokatuko dira.

 

Konpainiako adituek oinarrizko ikerketarekin lotutako zereginetan jardungo dute zentro honetan, baita bateratze eta optimizazio estrukturaleko teknologien garapenean eta ibilgailuen arteko talken simulazioetan ere.

 

Instalazio honen bitartez, Gestamp-ek karrozeria eta xasisak arintzeko soluzio berritzaileak eskaini nahi dizkie bezeroei.

 

“Michiganeko I+G zentro berri honek Estatu Batuetako bezeroekin batera lan egin eta sektorean aitzindariak diren soluzioak elkarren artean garatzea ahalbidetuko digu, ibilgailu seguruagoak eta arinagoak lortzeko”, Francisco J. Riberas Gestamp-eko presidentearen esanetan.

 

Auburn Hills-eko instalazioak Gestamp-ek Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Brasil, India eta Alemania bezalako herrialdeetan zehar zabaldua duen naziorteko sarean integratuko dira.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow