Fidagarritasun handiko fabrikazioa hegazkingintzarako

21 April, 2016

Desafio II ekimenak fidagarritasun handiko prozesu berriak bilatzen ditu aeronautikako piezen sorkuntzarako.

Aeronautika sektorea fabrikazio-sistema berrien bilaketan murgilduta dabil, bizitza-ziklo handiko osagaiak segurtasuna zalantzan jarri gabe ekoitzi ahal izateko. Testuinguru honetan, ITP eta Danobat enpresak eta fabrikazio aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentro teknologikoa hegazkinen funtzionamenduko giltzarrizko piezak elaboratzeko soluzio berriak diseinatzea xede duen ikerketa-proiektu batean parte hartzen ari dira.

Ekimena aurrera ateratzeaz arduratu den Desafio II deritzon partzuergoari atxikita daude, halaber, Ekin, GMTK, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa.

Proiektua, azaleko osotasunari dagozkion baldintza zorrotzak bete behar dituzten piezak ekoiztu eta turbinako ardatzak bezalako produktuei aplikatzea ahalbidetuko duten prozesu aurreratuen proposamenean oinarritu da.

Rolls Royce, General Electric eta Pratt & Whitney bezalako gas-turbinen hornitzaile nagusiek gailuak eta ordezko piezak saltzeari utzi eta produktu hauek erabiltzeko moduan irauten duten hegaldi-orduak komertzializatzeari ekin diote. Egoera honetan, garrantzi handia ematen zaie, aireontzi bateko motorra mantenimendurik gabe funtzionatzeko gai izango den denborari, edota turbina baten gehienezko bizitza-zikloari.

Segurtasuna dugu, zer esanik ez. aeronautikako osagaien fabrikazioaren betebehar nagusia, eta ondorioz, nahitaezkoa da estandarrei eustea, turbinako diskoak bezalako osagai kritikoen iraupena muturreraino eramango duen paradigma berri honen barruan.

Piezen azaleko baldintzak hobetzea da Espainiako Gobernuaren Retos de Colaboración programaren finantzaketa lortu duen Desafio II ekimenaren helburua, hutsegiteak aurreikusten dituzten ekoizpen-prozesuen erabileraren bitartez.

Gainera, ekimen honen bidez, monitorizazioa suntsiketarik gabeko saiakuntza-sistema bihurtu nahi da, osagaiaren azalaren osotasuna ebaluatu eta bizitza erabilgarria luzatu ahal izateko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow