Erreka Fastening Solutions: “Torlojugintzaren merkatuak aukera handiak eskaintzen ditu”

26 maiatza, 2016

Imanol Olaskoaga EFSko zuzendari nagusia

Euskal konpainiak giltzarrizkotzat jotzen du I+Gan inbertitzea

Energia eolikoa eta petroliogintzako bezalako sektoreetarako torlojugintza kritikoan diharduen Erreka Fastening Solutions (EFS) enpresa gipuzkoarraren iritziz, bere espezializazio-esparruak aukera handiak eskaintzen ditu komunikazio eta informazioko teknologia aurreratuak aplikatzeko.

“Torlojugintzaren merkatuak, merkatu heldua izan arren, aukera handi-handiak eskaintzen ditu, azken hamarkadetan izan duen aurrerakada eskasagatik”, ziutatu du Imanol Olaskoaga EFSko zuzendari nagusiak.

Konpainiak garatu duen iBolt izeneko teknologiak abantaila nabarmenak eskaintzen ditu torlojugintzan zamaren tentsioa neurtzeko erabiltzen ziren sistema tradizionalen aldean.

Garapen hau hobetzeko asmoz, enpresa, zamaren tentsioa urrutitik eta langileen esku hartzerik gabe komunikatzea ahalbidetuko duen sistema berri batean lan egiten ari da. Teknikarien premiarik gabe, iBolt teknologia baldintza klimatologiko ezin latzagoak dituzten lekuetan kokatutako petrolio-plataformetan eta erradiazio-guneak bezalako eremu mugatuetan aplikatu ahal izago da.

Konpainiarentzat, I+Gan inbertitzea giltzarrizkoa da sektorean aurrera egin eta lehiakideei aurrea hartu ahal izateko.

“Laguntzak atxikiak dituzten garrantzi handiko inbertsioak egiten ditugu. Eusko Jaurlaritzaren proiektuetan parte hartzen dugu SPRIren bitartez, Estatu mailako proiektuetan ere Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioaren bidez, eta Europako ekimenetara iristen ahalegintzen ari gara”, gaineratu du.

Gainera, enpresa nazioarteko hedapen-estrategia tinkatzen ari da, bereziki energia eolikoa hazten ari den Brasil, Mexiko, AEB, Txina eta India bezalako merkatuetan.

“Esportazioko merkatura zuzenduta gaude neurri handi batean”, adierazi du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow