Itsas parke eolikoetako kostuak murrizteko berrikuntza teknologikoa

21 September, 2017
Ekimenak 16 milioi euroko aurrekontua du guztira

Iberdrola buru duen Romeo proiektuak, haize sorgailuen jokaera aztertuko duen aurreratuko kudeaketa plataforma analitiko bat garatuko du

 

Iberdrola konpainia energetikoak 2022 urtera bitartean, itsas parke eolikoetako operazio eta mantentze lanengatiko kostuak murrizteko helburua duen eta Siemens Gamesa eta Laulagun Bearings euskal enpresak ere parte hartzen duten europar proiektu bat koordinatuko du.

 

Romeo deituriko ekimena, offshore sektore eolikoaren balio kate osoa barne hartzen duten 12 europar entitatek osatutako partzuergoak osotzen du. Helburuak betetze aldera, proiektuak hodeian (Cloud) eta gauzen Internet-ean (IoT) oinarritutako plataforma analitiko kudeatzaile bat garatuko du.

 

Erreminta honek, erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko aukera emango du, akatsen mantentze zuzentzailean oinarritutako gaur egungo operazio eta mantentze estrategiak, osagaien benetako egoera eta degradaziora bideratutako estrategia berrietarako eboluzioa ahalbidetuz.

 

Halaber, haize-sorgailuen osagaien jokaera denbora errealean hobeto ulertu, bere bizitza erabilgarria luzatu eta operazio eta mantentze lanek eragindako kostuak murrizteko aukera izango da.

 

Garatutako ekipamendua, Erresuma Batuko Teeside eta East Anglia 1 parke eolikoetan eta Alemaniako Wikinger-eko instalakuntzetan probatuko da.

 

Europako Batzordearen H2020 programaren testuinguruan kokatutako ekimenak, 16 milioi euroko aurrekontua du guztira. Proiektuaren partzuergoa, Electricité De France, Adwen, Ramboll, IBM Research-Zurich, Bachmann Monitoring, Uptime Engineering, Zabala Innovation Consulting eta Cranfield-eko Unibertsitateak osatzen dute.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow