Emusik Experience, musikarekiko pasioa partekatzeko komunitatea

2 March, 2016

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuak eta UPV/EHUk elkarrekin jarri dute abian Emusik Experience, Europa osoko musikariek osatutako onlineko komunitatea. Espazioa zabalik dago profesional nahiz amateurrentzat, eta helburutzat du plataforma bat sortzea adierazpide gisa musika baliatzen duten pertsonak elkartzeko.

Proiektuaren asmoa da balioan jartzea musikak duen potentziala kultura eta nortasun desberdinen arteko loturak sortzeko. Komunitatea bultzatzeko lehen ekintza gisa, deia egin zaie ekimenean parte hartu nahi duten guztiei. “Zer da musika zuretzat?” galderari erantzungo dion bideo bat sortu eta partekatu behar dute sare sozialetan. Erantzuna erabat irekia da, eta hitzez, irudiz, kantuz, dantzaz, eta abarren bidez adierazi daiteke. Kolaboratu nahi duten pertsona edo taldeek Youtube atarira igo behar dute emaitza, eta esteka bidali Emusik Experience ekimenera. Gainera, dokumental interaktibo bat egingo dute sorkuntza orijinalenekin.

Onlineko komunitate hori Emusik proiektuaren barruan dago, hots, Europako Musika Eskolen jaialdian, zeina Donostian egingo baita maiatzaren 5etik 8ra, DSS2016 egitarauaren barruan. Egun horietan, 26 herrialdetako 10.000 musikari eta 420 talde baino gehiago bilduko dira Gipuzkoako hiriburuan, eta milatik gora emanaldi eskainiko dituzte. Inaugurazio kontzertua Donostian egingo da, baina, ondoren, Europako musika ikasleek emanaldi gehiago eskainiko dituzte Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako hiri eta herrietan.

 

Emusik Experiencie 2016

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow