Dronak-ek negozio- dibertsifikazioaren alde egin du

26 October, 2017
Bere hastapenean, Dronak, dronen operatzaile gisa osatu zen

Euskal konpainiak zenbait sari jaso ditu bere enpresa-ibilbideagatik

 

Tripulatu gabeko aire-aparatuekin erlazionatutako zerbitzuen operazio, diseinu eta prestazioan diharduen Dronak enpresa bizkaitarrak, bere negozio esparruen dibertsifikazioaren alde egin du, enpresa-hazkunde estrategia gisa.

 

Konpainiako iturriek adierazten dute, sortu zenetik enpresaren helburua “proiektu aitzindari bat eratzea izan da, droneen inguruan sor daitezkeen negozio eredu berriak arakatuz”.

 

Start up honen arabera, tripulatu gabeko aireontziak, teknikoki RPAS deiturikoak, ikus-entzunezkoa, nekazaritza, salbamendu-operazioak edo aisialdia bezalako sektore anitzetako eginbeharrak optimizatzeko erreminta baliagarriak dira.

 

Bere hastapenean, Dronak, dronen operatzaile gisa osatu zen eta, horren ostean, bere negozio esparrua zabaltzen joan zen, droneen pilotuentzako ikastaro ofizialaren bitartez araututako heziketa bezalako arloetara paso emanez.

 

I+G+b esparruan, enpresak ingurunearena bezalako sektoreetarako proiektuak garatzen ditu, beste euskal enpresa eta Aclima ingurune klusterrarekin batera.

 

Konpainiak zenbait sari jaso ditu, besteak beste, Bikaintasun Profesionalerako Institutuak (BPI) eskaintzen duen “Urrezko Izarra”, bikaintasunarekin duen konpromisoagatik.

 

 

Dronak konpainiaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow