Donostia Tech Week ekitaldian ekonomia digitalaren etorkizunaz eztabaidatuko da

8 June, 2017

Donostiak lehen aldiz ostatatuko du ekimen hori.

 

Ekainaren 20tik 23ra Donostiak Tech Week topaketa ostatatuko du, non enpresen eta gizartearen eraldaketa digitalari buruzko joerak aztertuko baitira. Ekitaldi horretan hitzaldiak, mahai-inguruak eta proiektu teknologiko berritzaileen aurkezpenak egingo dira. Topaketaren barruan Konekta Summit jardunaldia egingo da, non 10 startupek aukera izango duten beren enpresak aurkezteko inbertitzaile eta ETEen aurrean.

 

Donostia Tech Week ekitaldia lau gai nagusiren inguruan egituratuko da hiru egunez. Lehen jardunaldian berrikuntza eta teknologia izango dira ardatz nagusia, eta aztergai izango dira, besteak beste, ekonomia digitalaren erronka teknologikoak, Gipuzkoako berrikuntzaren ekosistema, robotika kolaboratiboa eta ziber-segurtasuna 4.0 Industrian. Hizlarien artean aipatzekoak dira Alberto Conde, NEM Solutions enpresako zuzendari nagusia, eta Emilio Sánchez Tapia, CEIT-IK4 zentroko robotikako ikerlaria.

 

Bigarren egunean hizpide hartuko dira profil profesional berriak eta emakumeak teknologia munduan duen papera. Lehen zatia talentu digitalean eta hezkuntza arloko erronketan zentratuko da, eta ondoren “women in tech” mahai-ingurua egingo da. Mahai-inguru horretan parte hartuko dute, besteak beste, Gema Climentek, Nesplora enpresaren sortzaileetako batek eta zuzendari nagusiak, Susana Zaballak, EmakumeEkin erakundeko presidenteak eta Eunate Ramírez de Miguelek, ESLE elkarteko kudeatzaileak.

 

Ekainaren 22an, Konekta Summit topaketa egingo da Tabakaleran eta Donostia Tech Week ekitaldiaren azken egunean marketin digitala landuko da, hainbat hitzaldi eskainiko direlarik teknologien bidezko –automatizazioa, errealitate birtuala, gamifikazioa, dronak- marketinaren eraldaketari buruz. Hispavista eta Ve Interactive erakundeek antolatu dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionalarekin (SPRI Taldearen eta Donostiako Sustapena erakundearen bitartez).

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow