CAF-ek kontratu berria sinatu du Belgikan

8 azaroa, 2016
Berriki, CAF-ek tranbiez hornitu du Stockholm hiria

Gipuzkoar enpresak 146 tranbia fabrikatuko ditu Flandeseko garraio konpainiarentzat

 

De Linj belgikar garraio publikoaren enpresak CAF euskal tren-taldea aukeratu du, gutxi gorabehera 146 tranbia berriz horni diezaion, guztiak ere Flandeseko ekialde eta mendebaldeko herrialdeetara, eta Anberes hirira bideratzeko.

 

Beasainen egoitza duen fabrikatzailearen komunikatu baten arabera, unitateak, pisu baxuko tranbiak dira, noranzko bakarrekoak edo bi noranzkoak, eta estetika modernoa eta azken belaunaldiko ekipamendua uztartuko dituzte.

 

Ondoz ondoko zazpi sortatan hornituko diren konboiak, egun Anberes, eta Gante belgikar hiriak eta kostaldea lotzen dituen 175 kilometroak betetzen dituzten hiru sareetarako erabiliko dira.

 

Proiektu honek, Gipuzkoako enpresaren presentzia sendotu du Beneluxeko tren-merkatuan eta batez ere Belgikako material higitzailearen merkatuan. Iragan udan, Bruselako MIVB/STIB enpresak CAFi esleitu zion metroaren 43 ibilgailuren fabrikazioa, eta irailean, GVB-k, Amsterdameko garraioa kudeatzen duen enpresa publikoak, euskal enpresa aukeratu zuen, tranbiaren 63 unitatez horni zezan.

 

Berriki, enpresak tranbiez hornitu ditu Belgrad, Stockholm edo Tallinn bezalako Europako hiriak eta egun, unitateak fabrikatzen ari da Utrecht eta Luxenburgo hirientzat.

 

Proiektu berri hau, CAF-ek 2016an esleitutakoei gehitzen zaio, 2.800 milioi euro baino gehiagoko erantsitako zenbatekoagatik.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow