ES | EU


2014ko Iraila 01


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak hiru foru aldundiekin batera aurkeztu zuen uztailaren 21ean Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde Arteko Plana. Plana errealitate ekonomiko eta legegile berriari egokitzen zaio. Eta helburutzat du gure etorkizuneko lehiakortasuna eta sostengarritasuna segurtatzea. Erakunde arteko Planak betetzen du EAEko Ekintzaileak eta Enpresa Txikiak Babesteko Legea, eta akuilu bat da jarduera ekintzailearen babeserako ekosistema hobetzen jarraitzeko eta hainbat hamarkadatik hona ekintzailetzarekin eta barnekintzailetzarekin hartua dugun konpromiso instituzionala indartzeko.


 

“Zergatik izan ekintzaile Euskadin?” izenburupean egindako aurkezpenean, Arantza Tapiak esan zuen plan hau “datozen bost urteetarako ekintzailetzaren ibilbide orria” dela, eta baita ere adierazi zuen ekintzaileentzako 5 milioi euroko hazi kapitaleko funts bat martxan jarri dela. Sailburuak azaldu du barnekintzailetza dela Sailaren beste apustu bat. “Enpresa barruan sortzen den guztia ere ekintzailetza da”.

Aitor Urcelayk, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendariak, adierazi du “kapital pribatua gehiago mobilizatu behar dela” eta, enpresak sortzeko laguntzak indartzeaz gain, hazten ari direnei ematen zaizkien laguntzak ere sendotu behar direla. Erakunde arteko koordinazio handiagoa aldarrikatu du. “Erakundeon artean hitz egin behar dugu, elkarri ez gainjartzeko”.

Hiru foru aldundietako ordezkarien eskutik iritsi da hiru lurraldeen ekarpena eta konpromisoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

 

BIDEOAK ETA AURKEZPENAK