ES | EU


2017ko Apirila 17


Topaketan baita ere banatuko da asmakizun onenaren Galbahe saria.

 

Aurtengo apirilaren 1ean sartu da indarrean Espainiako Patenteen Lege berria, zeinak aldaketa handiak ekarri baititu enpresen babes estrategietan. Datorren apirilaren 26an World IP Day jardunaldia egingo da Garaia Berrikuntza Gunean, legeria berriak Jabetza Industrialean eta Intelektualean izango duen eragina aztertzeko. Galbaian erakundeak antolatu du topaketa.

 

Hitzaldien programak aztergai izango ditu nolako aldaketak dakartzan Lege berriak patenteak eta erabilgarritasun ereduak emateko prozeduretan eta nolako ondorioak dituzten aldaketa horiek enpresa, teknologi zentro nahiz unibertsitateentzat. Jardunaldia dohainekoa da eta beraizik zuzendurik dago I+G+B-ko edo jabetza industrialeko arduradunei, bai eta berrikuntza teknologikoarekin lotutako gaietan lan egiten duten pertsonei. Topaketaren amaieran Galbahe 2017 Saria emango zaio urteko asmatzaileari, egunean bertan ezagutuko delarik irabazlea.

 

Mondragon Korporazioko Galbaian aholkularitzako aditu taldeak azaldu du zeintzuk diren Patenteen Lege Berriak aurreko legeriarekiko (1986) dakartzan aldaketa garrantzitsuenak. Lege berriak aldatu egiten du patenteak emateko sistema, hala prozedura bakarra ezarri du, lehenik eta behin, nobedadea eta jarduera ekintzailea aztertu behar direlarik, eta emate ondorengo oposaketa sistema bat ere aplikatzen du, patentea ematearen aurka ezarritako administrazio-errekurtsoen erregimena aldatuz. Horrez gain, erabilgarritasun ereduaren figura ere aldatzen du. Bestalde, legeak %50 murriztu ditu zenbait ekintzaile eta ETEk ordaindu beharreko tasak, eta unibertsitateak jada ez daude salbuetsita tasen zati bat ordaintzeko betebeharretik. OEPMen atarian kontsultatu daitezke aldaketa guztiak.