ES | EU


2014ko Abendua 12


BEAZ-Bizkaiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroaren helburua da ekonomi jardueraren hazkundea eta enplegu sorkuntza indartzen laguntzea, enpresa proiektu berritzaileak garatuz:  produktu eta zerbitzu berriak, merkatu berriak, berrikuntza, nazioartekotzea, eta abar.

 

Ekintzailetzako eta enpresa arloko proiektuei sortzen eta hazten laguntzeko xedez, BEAZek garrantzi estrategikoa duten gaiei buruzko prestakuntza eta informazio jarduerak garatzen ditu, hala nola Top Ten Training. Top Ten Training ekimenak “Ekintzailetza digitalerako 10 giltzarri” eskaini ditu 10 hilabeteko epean, helburutzat harturik ez bakarrik ezagutza sustatzea, baina baita ere Bizkaiko negozio digitalen arloan paper garrantzitsua izan dezaketen pertsona eta profesionalen arteko harremanak bultzatzea.

 

Top Ten Training programak ekonomia digitalaren inguruko berritasun eta joerak aurkeztu ditu eta ingurune aldakor horrek ekintzaile eta enpresei eskaintzen dizkien aukerak ebaluatu ditu. Eztabaidak egin dira gai hauetaz: teknologietan, ideien sorkuntzan, marketinean eta fidelizazioan oinarritutako negozio-ereduen eraldaketa, eta erronka horiei aurre egiteko dauden kudeaketa eta finantzaketa tresna berriak.

 

http://info.beaz.bizkaia.net/category/top-ten-training estekaren bidez

posible duzu  hamar lansaioetan eskaini diren 10 bideoak eskuratzea. Saio horiek zuzendari hauen gidaritzapean egin dira: Manuel Balsera, Juan Luis Moreno, Cesar Tello, Arancha Pérez-Navarro, Rafael García del Poyo, Carlos Ortiz, Carmen Bielsa, Valvanera Castro, Agustín Medina, Cristopher Smith, Jaime Martínez Brocal, Nacho Somalo eta Guillermo de Haro.