ES | EU


2015ko Urtarrila 19


Otsailaren 6an abian jarriko dugu “Topaketa barne-ekintzailetza” izeneko lan-bilerarako formatu berria, zeinaren bidez euskal enpresa eragileen esperientziak ezagutu ahal izango baititugun. Lehen edizioa Cikautxo  enpresan egingo da.

Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan, urtean zehar egingo dira Topaketak. 50 langiletik gorako euskal industria enpresetako zuzendariei begira antolatuta daude, eta beren helburua da harreman-aukerak eskaintzea barne-ekintzailetzako esperientzia errealak ezagutzeko, iritzi-trukaketa eta elkarrenganako laguntza sustatuz.

Topaketak Ekimenarekin kolaboratzen ari diren enpresa eragileen egoitzatan egingo dira, eta beraz, aukera ematen dute esperientzian erabat murgiltzeko.

Programan enpresaren egoitzan zehar egingo den bisita eta networking otordua ere aurreikusten dira.

“Topaketa barne-ekintzailetza” programaren egitaraua hemen ikus dezakezu, eta zeure agendan eguna gorde.