ES | EU


2014ko Uztaila 29


“SEGMENTATU ETA IRABAZI”. ONGI IDENTIFIKATU ZURE “XEDE-PUBLIKOAK”, ONGI ZUZENTZEKO ZURE MARKETIN ETA KOMUNIKAZIOKO EKINTZAK

Kontuan izan beharreko 10 alderdi, zure produktu eta zerbitzuak eraginkortasunez zuzentzeko “Target” egokiari

Ekintzaile askok zerbitzuen sektorean hasten dituzte beren jarduera berriak eta jarduera horien emaitzak interesgarriak izan daitezke publiko orokorrarentzat nahiz edozein motatako enpresa eta profesionalentzat edo, bestela, baliagarri izan daitezke haien premiak konpontzeko. Egoera hori ematen denean askoz ere zailagoa da xede-publikoaren profila definitzea edo sustapen eta merkataritza ekintzak zein motatako enpresa eta profesionalei zuzendu nahi dizkiogun zehaztea.

Xede-publikoak aurretik definitzen ez baditugu, gure marketin ekintzek inpaktu txikiagoa izango dute, horrela beraz, ongi enfokatu behar da gure ahaleginaren jomuga zehatza. “Ez dago aldeko haizerik zein portutarantz doan ez dakienarentzat”. (Seneka)

Gure ekintzen abiapuntua “SEGMENTATU” aditzean dago.

Segmentazioa  xede-publikoak identifikatu eta enfokatzeko prozesu bat da, hau da, merkatua banatzea ezaugarri, premia edo zaletasun homogeneoak, antzekoak edo hurbilak dituzten talde murritzagoak osatuz. Pertsona edo enpresa multzo bat “target” (Jomuga Publiko) profil berean sartzera eraman gaituzten antzekotasunek handituko dute “marketineko akuilu” beraren aurrean antzeko erreakzioa izateko probabilitatea. Horri esker, ekintza zehatzagoak garatu daitezke askoz ere modu ordenatuagoan eta, gainera, komunikazioa pertsonalizatu daiteke inpaktu handiagoa lortzeko: “KUSTOMIZATZEA” da hori.

Segmentazio egokia egiteko modu bat baino gehiago daude eta bakoitzak bere erara egin dezake, baina UP Euskadin gutxienez alderdi hauek aztertzeko proposatuko dizugu:

1. Ekonomikoki Enfokatu daitezkeen Xedeak:

Neurtu dezakezu zure xede-publikoaren erosketa ahalmena? Horrela produktu edo zerbitzu desberdinak eskain ditzakezu bakoitzaren errealitate ekonomikoaren arabera.

2. Errentagarritasuna izan dezaketen Xedeak:

Xede errentagarri bihurtu daitezkeen publikoetarantz zuzendu behar duzu.

3. Objektiboki Eskuragarriak diren Xedeak:

Kontuan izan gai izan behar duzula planteatutako xede-publikoetara erraz iristeko eta arreta emateko. Arazo ugari egon daitezke: distantzia geografikoak, oztopo sozialak, ekonomikoak eta erlijiosoak ere bai.

4. Ekintza Bideragarriak eta Exekutagarriak:

exekutatzeko errazak diren eta zure baliabideak (pertsonala, teknikoak, ekonomikoak…) gehiegi konprometituko ez dituzten ekintzak planifikatu behar dituzu.

Segmentazio aldagaiak aurreko lehenengo analisian detektatutako premien arabera eman ohi dira eta horrela aukeratzen dira “Botere Diskriminatzaile” handiena duten profilei zuzendutako ekintzak, hau da, zure ekintzei emandako erantzunaren arabera taldeak ongien bereiziko dituztenak:

5· Demografikoak, herrialdeak, eskualdeak, hiriak, auzoak, herriak…

6· Sozialak, kulturalak, adinak, erlijiosoak…

7· Ekonomikoak, erabil daitezkeen baliabideak

8· Psikologikoak, pertsona mota desberdinen araberakoak

9. Bezero mota, partikularra, profesionala, enpresa, instituzioa, erakundea…

10· Kontsumoa, erosten edo kontratatzen dituen produktu edo zerbitzuak

Azkenik, bada bereziki kontuan hartu beharreko faktore bat, UP Euskadin beste artikulu batean landuko duguna: Leialtasuna. Bezeroek zurekin erosten edo kontratatzen dituzte berriro produktu edo zerbitzuak? LEIALTZEA eta KUSTOMIZAZIOA batera jorratuko ditugu, horrela zure xede-publikoarengana ongi zuzentzeaz gain, modu pertsonalizatuan egin ahal izango duzu, bezero potentzial bakoitza modu berezian eta ahal bada bikain tratatu behar delako.

Gaur egungoa ingurune oso lehiakorra da, non ez baita erraza etengabe arrakasta izatea, besteak beste merkatuak ikaragarri aldakorrak direlako. Produktu edota zerbitzu batzuekiko zaletasun zikloak gero eta laburragoak dira, eta hala, enpresek inguruko arritmietara egokitu behar dute etengabe. Horregatik, zuk ere etengabe berrikusi beharko dituzu zure segmentazioak eta ahal duzun guztietan berrorientatu ekintza posibleak.