ES | EU


2014ko Abendua 10


Rothschild familia jatorri judu-alemaneko Europako dinastia bat da, XVIII. mendearen amaieran hainbat banku eta finantza erakunde sortu zituena. Denboraren buruan posizio oso garrantzitsua lortu zuten mundu osoan eta beren inbertsioak hainbat negozio arlotan dibertsifikatu ziren, batez ere nekazaritzako elikagai industrialen sektoreetan, upategietan, ostalaritzan, eta abar.

 

Euskadin,  Rothschild familiak eta Álvarez familiak, Vega Sicilia enpresa enblematikoaren jabeak, bat egin dute mahastizaintza eta ardogintzako proiektu bat garatzeko Arabako Errioxan. Mahastiak eta lursailak erosi dituzte UNESCOren gizateriaren ondare izendapena jasotzeko hautagai izan zen paisaia emankor horren bihotzean eta asmoa dute Enrique Johanssonek diseinatutako upategi batzuk eraikitzeko Kantauriko Mendilerroan, Samaniego herrian zehazki.  Hantxe sortuko dituzte beren Errioxa Jatorri Izendapeneko lehenengo ardoak, “Macán” eta “Macán Clásico” bezala bataiatuak izan direnak.

Bere Fundazioaren bitartez Rothschild finantza-taldeak baliabide handiak bideratzen ditu proiektu artistikoetara eta hezkuntza eta osasun arlokoetara, eta orain apustu egin nahi dute Ekintzailetza Sozialaren alde –“mozkin helburuduna” deitzen diote–. Horretarako, startupak identifikatu eta sustatu nahi dituzte CRECE deritzan programa baten barruan garatzeko den laguntza-metodologia baten bidez.

2014an bost proiektu hauek aukeratu dituzte, 170 hautagairen artean, esperientzia pilotu bat egiteko: Ictuscare (iktusak jotako gaixoak eta beren senideak integratzeko aplikazio mugikorra; Handiway (kupoi eta eskaintzen plataforma bat dibertsitate funtzionala dutenentzat); Mensos (presazko ziklomezularitza); Mimökki (moda eta diseinuen onlineko denda alergiak edo gaixotasunak dituztenentzat); eta Smileat (haurrentzako elikagai ekologikoak saltzen dituen marka).

Datorren urterako, eta lankidetzan arituz Fundazioaren eta ekintzaileen artean bitartekaritza-lana egiten duen “UnLtd Spain” enpresarekin, inpaktu sozialeko negozioak garatzeko proposamen berriak babestuko dira. Aukera bikaina da hori gure startupentzat, interesgarria delako ez bakarrik beren proiektuentzat finantzaketa lortzeko, baizik eta baita ere sinergiak sortzeko taldeko enpresa-kontaktuen sare handiari esker.


Informazio gehiago hemen:

http://www.unltdspain.org

http://www.edmond-de-rothschild.com