ES | EU


2015ko Urtarrila 07


Miguel Angel Domínguez y Javier Calviño, de Enerbasque
+info: www.enerbasque.com


ELKARRIZKETAREN TRANSKRIPZIOA

Gasteizen duela bi urte sortutako Enerbasque ETEak makina berri bat diseinatu eta fabrikatu du, argindarra sortzen duena 90 gradutara berotutako ura erabiliz. Enerbasquen sortzaileek, Miguel Angel Domínguez eta Javier Calviñok, Radio Euskadiko Made in Basque Country (@madeinbasque) programan azaldu dute nola aprobetxa ditzaketen enpresek beren baliabideak energia aurrezteko eta ingurumena hobetzeko.


 Zaila izango da hutsetik hastea.

Garai hauetan arraro samar begiratzen dizute manufaktura industria bat izan nahi duzula esaten duzunean. Azken urte hauetan zerbitzu sektoreko enpresa asko sortu dira, baina guk fabrikatzaile bokazioa dugu eta produktua egin nahi dugu.

Nola sartu zineten proiektu honetan?

Aurrera eginez. Ez da erraza, baina behin hasi ondoren ez dago atzera egiterik.

Sortu duzuen produktuak energia sortzen du ur beroa erabilita.

Ura hozketa metodo askotarako erabiltzen da industrian. Guk makina bat garatu dugu, 85-90 gradutan berotutako ura energia elektriko bihurtzen duena.

Galtzen den energia aprobetxatzen duzue, eta CO2rik erre gabe (hasiak dira lanean CAF enpresarekin).

Bai. CAFen galdarara eramaten dituzte furgoneta edo tranbientzako osagaien txatalak, baina halere soberakinak izaten jarraitzen dute. Guk gure makina beren sisteman txertatzen dugu eta energia sortzen dugu beren sisteman berriro sartzeko.

Produktu guztien antzera, saldu egin behar da.

Eta gainera, esparru energetikoko segurtasun juridikorik ezaren arazoa dugu.  Justu kontrako bidean goaz. Energia berriztagarriek lurra jo zuten 2012an, luzamendu bat egon zelako eta energia horiek arautzen zituen dekretua blindatu egin zelako. Errege Dekretu zirriborro bat egin zen enpresa guztiak atzerarazi zituena. Gure kasuan, kanpora begiratzera behartu gaitu.

Alemanian enpresen %20 autosufizienteak dira energiaren aldetik.

Bai. Autokontsumoa bilatzen dute. Hemen oso urrun gaude kopuru horietatik. Enpresa batzuetako zenbait ildo beren kontsumo elektrikoaren %10-15eraino iristen dira. Galdu egin dugu ezarritako klixeak hausteko ilusioa.

Energiaren eredu aldaketa hori, klixeak hausteko gogo hori enpresarien DNAn sartuta dago ala bakoitza bere aldetik doa?

Bakoitza bere aldetik doa eta ez dira horretan sartzen edo bestela zain geratzen dira. Baina etorkizunean sorkuntza banatuaren bidetik joan beharko dugu eta bakoitzak bere baliabideak aprobetxatu beharko ditu.