ES | EU


2017ko Ekaina 15


On4u konpainiak, enpresei, euren saltoki elektronikoen atariak, enpresa-kudeaketa erremintekin osatzeko aukera luzatzen dien software bat garatu du

 

eCommerce soluzioetan espezializatutako On4u agentziak, saltoki elektroniko bat duten konpainien kudeaketa erreminta guztiak konektatzera bideratutako software bat garatu du. Sistema honen helburu nagusia, enpresen datu guztiak modu zentralizatuan automatizatu, kudeatu eta ikustaraztea da.

 

“On4u Commerce Middleware” software-ak, sistema berean, ERP (Enterprise Resource Planning), CRM (Customer Relationship Management) soluzioak eta eCommerce plataformak bezalako enpresa-kudeaketa erreminta desberdinak biltzeko aukera eskaintzen die konpainiei.

 

Konpainiak azaltzen duen bezala, merkataritza elektronikoko atariak, enpresa batek dituen merkataritza-akordio operatibo guztiak batzen dituen ERP enpresa-kudeaketa sistemarekin integratzeak, e-Commerce enpresen salmentak optimizatzera laguntzen du.

 

“On4u dagoeneko bezero askori laguntzen ari gatzaio, aldaketa teknologikoari aurre egiteko beharrezkoa den teknologia garatzen, horretarako, euren ERP-etan online bidezko salmenta atariak txertatzen, eta marketplace eta abarren bitartez saltzen laguntzen. Hitz batez, euren salmenta prozesuak optimizatu eta digitalizatuz” azaldu du On4u-ko CEO Ángel Villa-k.

 

Ildo honetan, arabar enpresak, Ternua konpainiaren online bidezko denda garatu du berriki, bere ERP-arekin erabat osatutakoa. Gaur egun, On4u-k Ternuako banatzaile eta saltzaileei zuzendutako eCommerce B2B-an dihardu eta enpresan talde komertzialarentzako  app bat inplementatuko du.

 

Gasteizen egoitza duen enpresak, %17ko negozio-hazkundearekin itxi zuen 2016 jardunaldia eta ekitaldi honetan zehar hazten  jarraitzeko eta merkatuko marka handien artean eCommerce agentzia moduan sendotzeko asmoa du. Momentura arte, On4u-k online denden 50 proiektu baino gehiago garatu ditu.

 

Iturria: Estrategia Empresarial