ES | EU


2014ko Urria 10


Arau honen asmoa da inbertsiogilea babestea. Hemendik aurrera, inbertsiogileak behar adinako informazioa edukiko du sustatzailearen ezaugarriei buruz, proiektuak eta eskaintzak argitaratuko dituen plataformari buruz eta finantzaketa eskuratzeko erabiliko den bitartekoaren ezaugarriei buruz. Baita ere jakingo du nolako arriskuak dakartzan inbertsio mota honek.

Interesgarriena da lege honek “inbertsiogile akreditatuentzako” mugak kentzen dituela.

“Inbertsiogile akreditatuak” dira inbertsiogile instituzionalak eta aktibo maila zehatz bat (milioi bat euro), negozio zifra jakin bat (bi milioi) edo baliabide propioen maila bat (300.000 euro) gainditzen duten enpresak eta urtean 50.000 eurotik gorako errenta edo 100.000 eurotik gorako ondarea duten eta tratamendu hori espresuki eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak.

Aurre-proiektuak zioen bezala, inbertsiogile ez profesionalek gehienez 3.000 euro jarri ahalko dituzte proiektuko eta 6.000 euro plataforma bakoitzeko 12 hilabetean.

Enpresek crowdfunding plataformen bidez lortu ahalko duten diru kopurua aurre-proiektuan aurreikusitako zenbatekoan mantenduko da. Hain zuzen, milioi bat eurokoa izango da, gobernuak uste baitu muga hori gainditzen bada inbertsiogile txikiek iruzur masiboak jasan ditzaketela eta oraingoz ez dute muga hori inolaz ere aldatu nahi.

Crowdfundingeko plataformentzat modu bat da enpresa txiki eta ertainen proiektuentzat finantzaketa lortzeko, enpresa horiek batzuetan familia eta adiskideengandik eskuratu dezaketena baino inbertsio handiagoa behar dutelako eta beren tamainagatik ez direlako erakargarriak beste era batzuetako finantzaketarentzat, esaterako, arrisku kapitaleko inbertsiogileentzat, e.a.