ES | EU


2014ko Urria 01


Arrasateko Udalak eta Saiolanek Titulatu Berrientzako Bekak Programa abian jarri dute eta Arrasateko titulatu berriei bekak ematean du xedea, ikasketak burutu ondoren praktikak egin dezaten eskualdeko enpresetan preferenteki Arrasateakoetan.

Udalak programa honekin sustatu nahi du herriko gazte titulatu berrien ekarpena bertako enprsetan geratu dadin. Hori gauzatzeko, Debagoiena Eraldatzen programaren baitan industria sektoreko enpresa horien premiak ezagutzeko. Ondoren, antzemandako beharren soluziobidea izan litezkeen proiektuak formulatuko dira. Proiektu horiek titulatu berriek burutuko dituzte enpresentzat.

Diagnostikoa, proiektuen identifikazioa eta horiek gauzatzeko bekadunaren tutoretza Saiolanek egingo du.

Udalak 50.000 € zuzenduko ditu 12 beka finantziatzeko. 3 eta 6 hilabete arteko iraupena edukiko du, priektuaren beharren arabera, eta 800 €tako hileko ordain-saria jasoko du bekadunak, eguneko 6 orduko lan jardunean.

Interesatuok eskaerak aurkeztu dezakete BAZ-en edo baz@arrasate-mondragon.net korreo elektronikoaren bitartez urriaren 6tik 2014ko abendauren 30 arte, beti ere diru funtsa agortu bitartean.

Programaren Oinarri-arau Orokorra