ES | EU


2017ko Uztaila 12


Korporazioa Kreditu Institutu Ofizialarekin (gaztelaniazko ICO) elkartu da, taldeko kooperatiben artean sortzen diren etorkizuneko start up-ak babesteko asmoz

 

Mondragon Korporazioak eta Kreditu Institutu Ofizialak (gaztelaniazko ICO) euskal taldeko kooperatiben proiektu sortuberriak bultzatu eta babesteko aliantza osatu dute. Ekimenen finantzazioa, berriki eratutako Mondragon Promozio fondoaren bitartez gauzatuko da.

 

Mondragón Fundazioak eta ICO-k, FOND-ICO fondoaren bitartez bultzatutako finantza- garraiatzaile berriak, Mondragon Korporazioko kooperatiben artean sortzen diren start up-ei sostengua ematea du helburu, beti ere taldearen jarduerak dibertsifikatu eta negozio errentagarri eta iraunkorrak bilatze aldera.

 

Arrisku kapitaleko fondo gisa sortutako Mondragon Promozio Fondoa, proiektu bakoitzeko eta bi urteko denbora tarterako 500.000 eurorekin babestuko ditu kooperatiben ekimen sortuberriak. Finantza hedabideen arabera, fondoa lanean hasteko prest dago eta 15 milioi euro lortzea espero du.

 

Ildo honetan, Mondragon Korporazioa, orain dela hilabete batzuk, Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB) kooperatiben zabalkundea eta hazkundea babestuko duen instrumentu berri baten sorrera negoziatzen ari da. Fondo hau guztira 50 milioi eurorekin hastea aurreikusita dauka eta etorkizunean, finantza-bazkide berrietara zabalik egongo da.

 

Fondo berrien eraketa, Korporazioa osatzen duten kooperatiben ekonomia soziala sustatzea, hezkuntza eta heziketa sozio- kooperatiboa eta profesionala piztea eta kooperatiben maila teknologikoa goratzera bideratutako ikerkuntza eta garapena helburu duen Mondragon Fundazioaren estrategiarekin lerrokatzen da.

 

Iturria: Expansión