ES | EU


2014ko Iraila 02


MINI JOBS, EKINTZAILETZA BULTZATZEKO EKIMEN INTERESGARRIA

MINI LANAK kostu baxuko kontratu sinpleak dira, gazteei Enplegua lortzen laguntzen dietenak eta barne-ekintzailetza sustatzen dutenak

Duela denbora batetik hona, hitzetik hortzera darabiltzagu bizi ditugun garai zailekin lotutako hainbat termino eta hitz potolo. Horietako batzuk “trending topic” bihurtzen dira sare sozialetan; gehien aipatzen diren gaiak dira eta beraz interes handia pizten dute internauten artean.

Hona hemen aipagarrienetako batzuk: arrisku saria, burtsa, interesak, zorra, neurriak, hipoteka, mozketak, burbuila, enkantea, kredituak, langabezia, erreskatea, erreforma, defizita…

Ez, ez gara Appleko jeinu sortzaile nanoez ari, baizik eta Mini Lanez. Mini lan horiek asko lagundu dezakete langabezia indizeak jaisten, gazteen ekonomia kaltetua hobetzen, lehenengo enplegua lortzen eta, beraz, curriculumean jartzeko hain beharrezkoa den esperientzia profesionala eskuratzen.

Mini lanek paper garrantzitsua dute Alemaniako ekonomian: soldata baxuko kontratuak dira, gehienez 15 ordukoak astean eta 2003tik erabiltzen dituzte Alemanian, efektu interesgarriak izan dituelarik hango ekonomian. Alemanian, 7 milioi lagun inguruk dituzte horrelako kontratuak; hilean 400 euroko soldata jasotzen dute eta ez dute zergarik ordaindu beharrik, oso kontuan hartzeko alderdia alegia.

Europako Banku Zentralak modelo hori aplikatzea gomendatzen du, langileek ez dituztelako beren eskubideak galtzen (opor ordainduak izaten dituzte, amatasun eta gaixotasun bajak edo kaleratu aurretik itxaron beharreko epeak, besteak beste).

Ekintzaileentzat Mini Lanak oso lagungarriak izan daitezke negozio berriak sortzen, hazten eta sendotzen laguntzeko; aukera ematen diete beren neurriko LowCost giza baliabideak eskuratzeko eta talentu freskoa lortzen dute proiektua aurrera ateratzeko, izan ere sistema honetan sartzen diren gehienak oraindik ikasten ari diren edo ikasketak amaitu berri dituzten gazteak dira, mundua jateko gosez daudenak, baina hasteko besteren kontura lan egin nahi dutenak.

Gainera, Mini Lanak oso baliagarriak izan daitezke “Barne-ekintzailetza” sustatzeko. Barne-ekintzailetza da lehendik existitzen den erakunde baten barnean egiten den jarduera ekintzailea, enplegua eta lehiakortasuna sustatzeko. Oro har barne-ekintzailetzak zerikusia du produktu/zerbitzu estrategia berritzearekin, negozio edo produktu gama berri bat abiaraztearekin, produktu kontzeptu berriak garatzearekin edo produktu eta zerbitzu bati ezaugarri berriak ematearekin. Hori lortzeko erakundeko pertsonen talentua mobilizatu behar da aukera eta erronka estrategiko berriak bilatu ditzaten.