ES | EU


2014ko Uztaila 17


“IKUSIZKO NORTASUNA”, “LOGOTIPOAK”, “ISOTIPOAK”, “IMAGOTIPOAK”… KONTZEPTU HORIEK DENEK “MARKAREN IRUDI” EGOKIA EMATEN LAGUNDUKO DIZUTE

 Urtea hasteko, berrikus dezagun gure negozio ekintzaileen zein irudi proiektatu nahi dugun

Ikusizko nortasuna lortu behar duzun ikusgarritasun homogeneoa da, horri esker zure negozioa erraz ezagutzeko modukoa izango baita eta irudi ona emango baituzu, zure eguneroko jardueran ia beti ageri diren ikusizko elementu desberdinen bidez. Ziurrenik “logotipoa” da nortasun elementu aipagarriena, zure misioarekin, ikuspegiarekin eta baloreekin bat datozen beste hainbat piezarekin batera, eta denen artean enpresaren pertsonalitatea islatzen dute.

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu argitzeko normalean “Logotipo” esaten diogun hori, hiztegiak berak dioen bezala, “letrez, siglez eta abarrez osatutako enpresa, oroigarri, marka edo produktu baten bereizgarria dela”. Beraz, zeinu tipografikoen bidez eginiko hitzen errepresentazio bat da; EZ da ikurra edo sinboloa, hitzak edo hitzen tipografiak baino ez dira.

“Isotipo” deitzen zaio marka baten irudi ikoniko edo ezagunenari eta “Imagotipoa” esaten diogu logotipoa eta isotipoa batera aurkezten dituen irudiari.

Batzuetan isotipoa eta logotipoa batera agertzen dira (hau da, testua irudiaren barnean dago edo irudia testuaren barnean), eta zaila da bata bestea gabe ezagutzea; egoera grafiko hori ematen denean, kontzeptu berri bat sortzen da: “Isologoa”.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duelako, edozein dela ere irudi horren izena, garrantzitsua da zure marka erraz eta azkar bereizteko modukoa izatea, eta horregatik, ezaugarri hauek bete behar ditu:

Irakurgarria- baita tamainarik txikienean ere

Eskalagarria -edozein tamainatara

Erreproduzigarria – muga materialik gabe

Bereizgarria – bai hondo positibo edo argian, baita negatibo edo ilunean

Gogoangarria – inpaktua duena eta ahazten ez dena

Ikus ditzagun baliagarri izan daitezkeen aplikazio ohikoenak; horrela, gainera, “check list” bat egin ahal izango duzu gutxienez garrantzitsuenak kontuan hartu dituzun ala ez jakiteko. Orain ikusiko duzu zure ikusizko nortasuna (merkatuak zure negozioaz ikusten duena) beste hainbat elementurekin batera doala ezinbestean…:

Paperak:

-Txartel komertzialak

-Igortzeko txartel handiak

-Logoa eta harremanetan jartzeko moduak azaltzen dituen eskutitzetarako orria

-Logoa eta harremanetan jartzeko moduak azaltzen dituen gutun-azala

-Logo leuna bakarrik duen eskutitzetarako orria

-Fax karatula eta posta elektronikorako sinadura logoarekin eta harremanetan jartzeko moduekin

-Harremanetarako datuak azaltzen dituzten karpetak eta baita ere produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa…

-Produktuen packaging-a
World Wide Web eta Komunikazioak:

-Web orriaren alderdiak, sare sozialak

-Edukien interesgarritasuna

-Unean-uneko gaiei buruzko informazioa

-Informazio eta aipamenen kontrola


Instalakuntzak:

Kanpoko itxura:

-fatxadak, erakusleihoak

-kanpoko kartelak

-ate, postontzi edo sarreretako plakak

Barneko itxura:

-dekorazioa, koloreak, seinaleak

-altzariak eta makinak

-ordena eta garbitasuna


Pertsonak

Funtsa:

-beren ezagutzak

-erabakiak hartzeko gaitasuna eta azkartasuna

-negozioaren helburuekin bat etortzea

Forma:

-langileen itxura

-janzkera eta uniformeak

-bezeroekiko tratua


Ibilgailuak:

-itxura, garbitasuna

-errotuluak

-gidatzeko jarrera
Ikus dezakezun bezala, Ikusizko nortasuna logotipoa, isotipoa eta imagotipoa baino askoz gehiago da…zeren jendeak zure negozioaz jasotzen duen informazioa oharkabean pasatuko baita baldin eta informazio hori egokia bada, baina irudi txarra emango duzu desegokia bada.

Adibidez, munduko paper politenak izan ditzakezu, bulego ikusgarriak, puntako teknologiak eta lantalde bikaina, baina zure produktuak banatzen dituen pertsonak jarrera erasokorrez gidatzen badu logotipo erraldoi bat duen furgoneta eder batean, zebrabideak errespetatzen ez baditu eta beste gidariekin haserretzen bada, isuna ez eze, zigor handiagoa ere jasoko duzu, merkatuak zure negozioarekin lotuko duelako jarrera hori.

“Markaren irudia” ez da izango zuk proiektatu nahiko zenukeena, baizik eta merkatuak zure negozioaz jasotzen duen irudia; jendeak horrela ikusiko du zure enpresa, produktua edo zerbitzua.

UP Euskadi atariko beste artikulu batean, Nortasun Korporatiboaz mintzatuko gara Markaren Irudia lantzeko tresna bezala, eta azalduko dugu zein garrantzitsua den gure negozioan detaile estrategikoak zaintzea.