ES | EU


2015ko Urria 16


Hurrengo Urriaren 30an, Mario López de Ávila adituarekin lan-jardunaldia antolatu dugu, Barne-ekintzailetzaren difusio eta sustapena helburu dituen ekimenaren barruan. Negozioen sorreran aditua da, ekintzailea, inbertsiogilea, aholkularia eta IE Business School delakoan irakaslea.
Topaketa hau, esan bezala, Barne-ekintzailetza bultzatzeko ekimenaren barruan txertatzen da, eta Galarretako Parke Teknologikoan egingo da (Gipuzkoako Hernani herrian). Aurreko ekimenetan bezalaxe, oraingo honetan ere barne-ekintzailetzan eskarmentu praktiko eta akademiko handia duten profesionalen ezagutza eskuratzea da helburu nagusia, horrek geure enpresetan beharrezkoak diren gaitasunak trebatzeko balio izango duelakoan.
Mario Lopez de Avilaren profil profesionala ezagutzeko eta ekimenean parte hartzeko leku-erreserba egiteko, sakatu ondoko estekan:
Kontsulta eta erreserba