ES | EU


2014ko Azaroa 04


Euskadiko hainbat ekintzailek logistikako zerbitzu berri bat jarri dute martxan Interneteko erosketarako. Intelligent Delivery SA enpresak sustatutako Hapiick zerbitzuaren bidez posible da modu kontrolatu eta kudeatuan igorri eta jasotzea dokumentazioa eta bestelako bidalketak.


Hapiick biltegi automatizatuz osatutako sare bat da, estrategikoki kokatuta daudenak biztanleria dentsitate handiko eremuetan eta ordutegi zabalak dutenak, merkataritza zentroek bezala. Horri esker, jende askok erabil dezake zerbitzua, posta bulegora joan edo mezularitza zerbitzu bati itxaron beharrik gabe. Hartzaileak ongi datorkionean jaso dezake produktua.  Momentuz, enpresak 10 entrega puntu ditu Euskadin baina asmoa du terminal-sarea Espainia osora eta Portugalera ere zabaltzeko.

Azken bezeroak produktu bat erosten du web orri batean eta Hapiick punturik egokiena aukeratzen du bere erosketa jasotzeko. Paketea bezeroak aukeratutako entrega puntura iristen denean, kode bakar bat bidaliko zaio bere sakelakora edo smartphone-ra eta horrekin jaso ahal izango du erosketa ongi datorkion unean.

Ermuako Izarra Centre eraikinean aurkeztuko den proiektu  honek helburutzat du hiritarrei alternatiba bat eskaintzea, kontuan harturik establezimendu horiek irekiera ordutegi zabala eta  segurtasuna eskaintzen dutela eta baita ere aparkatzeko gunea eta zerbitzu eroso eta malgua, gainera, bermatuta dago erabiltzaileak jasoko duen produktuaren pribatutasuna eta trazagarritasuna. Ezaugarri horiek guztiek bereizten dute zerbitzu hau gaur egun merkatuan dauden gainerakoengandik.