ES | EU


2015ko Urtarrila 22


Galdera, iradokizunak, artikulu interesgarriak, gomendioak, arrakasta-kasuak… Foro Up Intraemprendimiento izeneko taldea sortu dugu Linkedin plataformaren bitartez, elkarrizketa erraztu eta Ekintzailetza Korporatiboan interesatutako pertsonen arteko hartu-emana bideratzeko.

Barne-Ekintzailetzari buruzko lehen Mintegia joan den urteko azaroan egin zen Bizkaian (ikusi) eta zenbait parte hartzailek gisa honetako foro bat eratzea eskatu zuten. Honekin, bada, euskal enpresetan barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren bidez egiten ari diren difusioa indartu egingo da.

Kontuan izan Taldeko kidea izateko aldez aurretik Linkedin plataformako erabiltzailea izan behar duzula.