ES | EU


2014ko Iraila 30


LIDERGO EKINTZAILEA ELKARLANERAKO TRESNA BAT DA, PROIEKTUEK ARRAKASTARIK LOR DEZATEN
Kontzeptuak, ezaugarriak, ikuspegiak, motak, funtsezko elementuak eta lidergoari buruzko 15 esaldi bikain

Lidergoa terminoaren jatorri etimologikoa ingelesezko “leader” (gidari) da, eta honela definitzen da hiztegian:
1. Lider-izaera.
2. Liderrari dagozkion jarduerak gauzatzea.
3. Erakunde, instituzio, produktu edo sektore ekonomiko batek nagusitasuna izatea bere alorrean.

 

Liderra den pertsona honela deskribatzen da:
1. Talde batek buruzagitzat edo orientatzailetzat duen pertsona.
2. Kirol-lehiaketan, sailkapeneko lehen postuan dagoen pertsona edo taldea.
3. Aposizioan jarrita, izendatutakoa bere motakoen artean buru dela adierazten du.

 

Ekintzaletzaren eta negozioen eremuan, hauexek dira liderrak:

  • Ideia edo proiektu bat gauzatzeko jarraibideak ematen dituztenak
  • Talde bat eraginkortasunez zuzentzen dutenak
  • Pertsonen baitatik beren onena lortuta, emaitza eraginkorrak lortzen dituztenak
  • Besteak helburu jakin batera eramateko gaitasuna dutenak
  • Asmo bat betetzeko besteengan eragina izan dezaketenak

 

Horretarako, estrategia bat landuko dute, helburuak ezarriko dituzte eta helburu horiek lortzeko biderik onenak aztertuko dituzte; horrela, “talde-lana” sustatuko dute, edo “lan-taldea” sortuko. Gogoan izan bi aukerak baliagarriak izan daitezkeela helburuak lortzeko, baina ez dela “gauza bera taldean lan egitea eta lan-talde bat sortzea”.


Lidergoa bi ikuspegi desberdinetatik uler dezakegu:

  • Pertsonak berez ditu ezaugarri batzuk, eta normalean gauzatu egiten ditu, egiten dituen jarduera guztietan.
  • Inguruko beste pertsonen (bere familia, bizilagun, lagun eta talde sozial, udalerri, herrialde eta abarren) beharrizanek bultzatuta iristen da pertsona lider izatera.
  • Lidergo Ekintzailearen ezaugarriak eta motak

 

Bi dira beren proiektuetan lider diren pertsona ekintzaileen ezaugarriak:

 

EFIZIENTZIA:
Helburuak egoki burutzeko gaitasunak eta trebetasunak

 

ERAGINKORTASUNA:
Lan efiziente baten emaitza da, ahaleginen gauzatze positiboa

Honela, lidergo ekintzailearen bi mota bereiz ditzakegu, pertsonekin egiten duten lanaren arabera:


Lidergo “eraldatzailea”

Egoerei “buelta emateko” beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak dituzten pertsona saiatuak dira eta beste pertsona, erakunde, proiektu eta negozioen errealitateak eraldatzen dituzte.Lidergo “transakzionala”


Lidergo “transakzionala”

Aurkitzen duten errealitatearen “kudeatzaileak” dira; hobetu egiten dute, baina eraldaketa handirik gabe. Beren tresna transakzioa da, edo gauza bat bestearekin trukatzea: denbora ordainsariaren truke, eraginkortasuna barne-igoeraren truke, efizientzia pizgarrien truke,…