ES | EU


2015ko Maiatza 11


Datorren Maiatzaren 29an Miñanoko Parke Teknologikoan elkartuko gara Javier Megias-ekin, ekintzailea, inbertsiogilea, aholkularia eta business angel ere badenarekin. Makina bat startups eta inbertsio-fondotan kontseilaria izateaz gainera, Stratupexplore-eko CEO eta ko-sortzailea da; Espainiako startup eta inbertsiogileen komunitaterik handienetakoa da, eta Europakoen artean jardun handienekoa. Horrez gain, askotariko enpresa eta erakunderen aholularia ere bada, besteak beste, Europako Batzordearena, eta business angel modura dihardu, besteak beste, BigBAN Angels taldeko zuzendaritza-batzordekide gisa.

 

Javierrek industria-enpresetan negozio-eredu berriak abiatzeko estrategiez hitz egingo digu, eta baita baliabideak mugatuak direnean hazkundea azkartzeari buruz. Beste zenbait gairen artean, “bootstrapping” delakoa (enpresaren jarduera finantzatzeko fakturazioa erabiltzea, kanpo-finantzaketa bilatu ordez) eta “growth hacking” (enpresa-ekimen berrien hazkundea azkartzeko marketin teknikak) ere jorratuko ditu.

 

Javier Megíasekin antolatutako topaketa hau Barne-Ekintzailetza bultzatzeko Ekimenaren barruan abian jarritako ekintzetako bat da. Azken hilabete hauetan, ekintzailetza korporatiboa sustatzeko helburua duten jarduerak garatzen ari dira, besteak beste, industria-enpresetako zuzendaritza taldeak formatzeko eta bide horretan aurrera egitea erabaki duten enpresei laguntzeko, enpresa-egitura berriak sor ditzaten.

 

Topaketan parte hartzea doakoa da, baina toki-kopurua mugatua da. Beraz, interesa baduzu, zure tokia eskatzea gomendatzen dugu. Horretarako, ondoko eskabidea bete behar da.

“Barne-ekintzailetzako adituekin elkartea. Javier Megías”. Eman izena HEMEN.