ES | EU


2017ko Maiatza 16


Begirale euskal enpresak arrisku-egoerak automatikoki detekatzeko garatu duen sistema Bilboko Metroko geltoki batean instalatu dute

 

Hiri-garraioko segurtasun-sistemen eraginkortasuna bultzatzeko asmoz, Begirale Controlling Risk enpresa teknologiko bizkaitarrak, arrisku-egoerak automatikoki detekatzen dituen segurtasun-sistema berritzaile bat garatu du. Soluzio hau, Bilboko Metroak Otxarkoagan inauguratu berri duen geltokian instalatu da.

 

Ikusmen eta adimen artifizialak oinarri dituen gailua, terminaleko eskailera mekanikoetan instalatutako zaintza-kameretatik etorritako bide-seinaleen analisiaz baliatzen da, eta ekipamendu mugikor horien erabilera edo funtzionamendu okerrak eragindako gorabeherak detektatzea ahalbidetzen du.

 

Enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez, soluzioak “eskailera mekanikoetako segurtasuna gehitzea du helburu, arriskuak edo kalteak ekar ditzaketen egoeren detekzio goiztiarraren bitartez”.

 

Gailuak denbora errealean lan egiten du, kameretan zuzenean erregistratzen diren bideo-fluxuak hartuz, eta gorabeherei buruzko berehalako informazioa sortzen du, urruneko monitorizazio-sistema batean bistaratu eta artatu ahal izateko.

 

Gainera, sistemak alarmak garrantzi-mailaren arabera interpretatzeko gaitasuna du, kontrol-zentroari horren berri emanez, segurtasuneko langileek azkar eta eraginkortasunez esku hartzeko aukera izan dezaten.

 

Ikusmen eta adimen artifizialean espezializatuta dagoen Begirale konpainia 2013an sortu zen, eta orain arteko ibilbidean, Spri Taldearen Ekintzaile programaren laguntza eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoaren lankidetza lortu ditu.