ES | EU


2014ko Uztaila 22


POSIBLE DA ZURE IDEIAK, PRODUKTUAK, NEGOZIOAK, ETA ABAR BABESTEA, MARTXAN JARTZE ETA SENDOTZE FASEAK ARRISKUAN EGON EZ DAITEZEN

Babes estrategia desegoki batek gure enpresa proiektuen garapena oztopatu dezake edo, zoritxarrez, lehiakideen esku utzi.

Kodak enpresa aitzindaria bere sektoreko erreferentziatzat hartu izan da beti, irudiaren arloko mundu osoko profesional eta partikularrek erabiltzen dituzten produktuen etengabeko berrikuntzengatik. Konpainia amerikar horrek kamerak, zinema karreteak, papera, errebelatzeko kimikoak eta argazkiei bizia emateko beharrezko diren beste hainbat materiali esker mantendu du lidergoa azken hamarkadetan.  XIX. mendearen erdialdean patentatu zituen bere milaka ikerketen emaitzak.

1975ean lehen kamera digitala asmatu zuen Steve Sasson ingeniariak konpainia estatubatuarrarentzat, eta une hartan gutxik imajinatuko zuten berrikuntza horrek zer nolako aurrerapausoa ekarriko zuen irudiaren industriara. Ezta ere handik urte batzuetara enpresa hondamendira eramango zuela, lehiakideak makina hori produzitzen hasi zirenean, Kodak zerrenda industrialeko azken postuetara jaitsi baitzen, 2012an itxi zuten arte.

Nola liteke kamera digitala asmatu zuen enpresak bere burua irentsi izana?

Enpresaren jabetza industrialeko estrategia desegokia izango zen ziurrenik erraldoi iparramerikarra ibilbide luze baten amaierara eraman zuen arrazoietako bat.

Posible da zure ideiak, proiektuak, negozioak, eta abar babestea, eta baliteke horri esker merkatu nitxo bat garatu ahal izatea edo gerta daiteke baita ere, zoritxarrez, norbere lorpenak lehiakideen esku gelditzea.

Babesaren inguruan zer jakin behar duzun

Titularrak soilik erabil dezakeen eskubide esklusiboa da, haren baimenik gabe hirugarrenei erabiltzea galarazten diena. Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkezten da. Bulego horrek 100 urtetik gora daramatza enpresei zerbitzuak ematen OEPM

Edozein pertsona fisikok edo juridikok eska dezake erregistroa. Zuzenean jardun dezake, edo bestela industria-jabetzaren agentearen bitartez. Paperean edo modu telematikoan egin dezake. Eskaera egiten den egunaz geroztik, babesak 20 urte irauten du patenteen kasuan, 10 urte marka edo izen komertzialak erregistratzeko eta 5 urte industria-diseinurako, hurrenez hurren. Beste aukera bat industria-sekretua da, babes moduko bat alderdien arteko konfidentzialtasun-akordioa sinatuz gauzatzen dena, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan erregistratu gabe.

Industria-jabetzarekiko negozioak

Industria-jabetzaren barnean hartutako aktiboei “aktibo ukiezinak” esaten zaie. Aktibo horiek negoziatu egiten dira enpresa-eremuan, eta horiekin honako ekintza hauek gauza ditzakezu:

  • Beste enpresa batzuei aktiboak salerostea.
  • Epe luzerako enpresa-maileguak lortzeko erabiltzea.
  • Lizentzia- edo frankizia-akordioak sinatzea.
  • Enpresa elkartuak sortzea.
  • Lizentziak elkarri emateko akordioak.
  • Negozioaren dibertsifikazioa.
  • Gozamenaren xedea.