ES | EU


2015ko Urtarrila 30


Gaurkoan Barne-ekintzailetzari buruzko irakurgai gomendagarrien arloarekin jarraituz, ondoko galdera egin nahi izan dugu: Nola igaro ideietatik arrakasta izan dezakeen negozio-eredura?

Azken urte hauetan askotariko lanak argitaratu dira eta horietara jo dugu gogoeta interesgarrienen bila. Ugaritasun horretatik, bada, irakurgai parea aukeratu dugu, arestian egindako galderari erantzuten lagunduko digutelakoan. Horrez gain, arrakastatsuak izan diren esperientziak, lan-tresnak eta horien artean bat edo beste hautatzeko irizpideez ere dihardute ondoko lanek.

BCG Perspectives gunetik lan zabal bat aukeratu dugu, ondokoa:

Incubators, Accelerators, Venturing, and More (Michael Brigl, Alexander Roos, Florian Schmieg eta Drake Watten)

Eta Harvard Business Review ataritik ondokoa gomendatzen dugu:

Making Sense of Corporate Venture Capital (Henry Chesbrough)