ES | EU


2014ko Abendua 30


ICO (Kreditu Ofizialeko Institutua) maileguak autonomo, enpresa eta erakunde publiko nahiz pribatuentzako finantzaketa mota bat dira eta kreditu erakundeen bidez tramitatzen dira. Hala, bankuak dira Administrazioaren funtsak jasotzen dituztenak eta eurak dira baita ere, eskaeren arrisku eta bermeak aztertu ondoren, mailegu horiek ematen dituztenak aurretik ezarritako finantza-baldintzetan; horregatik, mailegu horiei Bitartekaritza Lerroak deitzen zaie teknikoki.


2015eko urtarrilaren 2tik aurrera, lerro horiek eskuratu ahal izango dituzte ekintzaileek eta inbertsio edota likidezia premiak dituztenek, baldin eta helburutzat badute aberastasuna sortzeko eta hobeto banatzeko jarduerak gauzatzea (batez ere jarduera berritzaileak, ekologikoak edo sozialki nahiz kulturalki garrantzitsuak).

 

 ICO Enpresak eta Ekintzaileak 2015 Lerroak kontzeptu hauek finantzatuko ditu:

  • Likidezia
  • Nazio mailako inbertsioak:

                  Aktibo finko produktibo berriak edo bigarren eskukoak (BEZa barne).

                  30.00 euro + BEZa gainditzen ez duten autoak.

                  Enpresak erostea.

                  Likidezia, modalitate honetarako lortutako finantzaketaren %50eko mugarekin

                  Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzea.

 

Modalitatea:
Inbertsiorako mailegua/leasinga eta likideziarako mailegua.

 

Interes tasa:
Finkoa edo aldakorra, gehi Kreditu Erakundeak ezarritako marjina amortizazio epearen arabera.

 

Amortizazio epea eta ezaldia:

  • Likideziaren %100 finantzatzen bada: 1, 2, 3 eta 4 urte, urtebeteko ezaldiarekin.
  • Inbertsioa finantzatzen bada: 1, 2, 3, 4, 5, 7, 10, 12, 15 eta 20 urte, 2 urterainoko ezaldiarekin.

 

Komisioak:
Kreditu Erakundeak ezin du komisiorik kobratu, amortizazio aurreratuagatik izan ezik.

 

Bermeak:
Operazioa tramitatuko duen Kreditu Erakundearekin zehaztuko da, SGR/SAECAren abala dagoenean izan ezik.
Finantzaketak Elkarrekiko Berme Sozietate  (SGR) baten edo Nekazaritzako Kauzioko Sozietate Anonimoaren  (SAECA) abala badu, orduan finantzaketa horrek berariazko baldintzak ditu eta komeni da hurbileko erakunderen baten bidez tramitatzea. Gure lurraldean: Elkargi eta Oinarri.

 

Beste ICO funts batzuk:
ICO Bermeak SGR/SAECA lerroaz gain, badira beste lerro berezi batzuk, hala nola ICO Ordaindukoak eta Enpresa Bonoak (lehen mailako merkatuan ordaindukoak eta merkatu antolatuetan edo sistema multilateraletan bonoak jaulkitzen dituzten enpresentzat);  FEDER Funtsak – Berrikuntza, Funts Teknologikoa ICO (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa ETE berritzaileentzat); eta ICO FOMIT (Proiektu turistikoen finantzaketa espezifikoak).  Badira baita ere nazioartekotze prozesuetarako eta jarduera esportatzaileetarako finantzaketa lortzeko lerroak.

 

Hona hemen horri buruzko informazioa eskaintzen duen PDFa:  
http://www.ico.es/documents/19/345154/FICHA+EMPRESAS+Y+EMPRENDEDORES+2015/da1500be-66ba-4430-b181-fd122bdea5f4

Ohiko Galderak eta Erantzunak:
http://www.ico.es/web/ico/ico-empresas-y-emprendedores/-/lineasICO/view?tab=faqs