ES | EU


2015ko Abendua 03


Datorren abenduaren 11an KABI 612 eraikinean Gonzalo Martinez de Azagrarekin elkartuko gara, bere esperientzian sakontzeko eta ikasbideak partekatzeko.

Gonzalo Martínez de Azagra 12 urtetik gorako eskarmentua du inbertsiogile modura sektore teknologiko eta arrisku-kapitalean, eta Samsung Taldearen inbertsioen ardura du Israelen, administrazio-batzordeko kide eta enpresa partaidetu eta inbertsioen arduraduna izanik. Injineru elektriko eta elektronikoa da formazioz, eta Erresuma Batuko Atomic Energy Authority delakoan ekin zion bere ibilbide profesionalari, handik PriceWaterhouseCoopers delakora igarotzeko. Denbora-tarte horretan bere ikasketak osatu zituen London School of Economics-en eta Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean.

Samsung konpainiaren barne-ekintzailetza ereduaz jardungo dugu Gonzalorekin, berrikuntza irekiko beste zenbait esperientzia ere ezagutuko dugularik. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak sustatzen duen ekimen orokorraren baitan kokatzen da, hiru Lurralde Historikoetako Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin elkarlanean. Jakina denez, barne-ekintzailetza sustatzeko askotariko jarduerak eta ekimenak burutu dira hilabete hauetan, guztien helburua delarik euskal industria enpresetan negozioen sorrera laguntzea eta zuzendaritza-taldeak zeregin horretan lagundu eta formatzea. Ekimen honetan parte hartzea doan da, baina tokia mugatua denez gero, nahitaezkoa da izena aldez aurretik ematea. Beraz, interesa baduzu, albait azkarren izena ematea gomendatzen da. Hona horretarako modua: izena eman.

EGITARAUA

  • 10:00 – 11:30. Gonzalo Martínez de Azagra “Samsung konpainiaren barne-ekintzailetzako esperientzia eta berrikuntza irekiko bestelako ereduak”
  • 11:30 – 12:00 Kafea eta networking